Musikeneko ikasleen kontzertua, astelehen honetan
- Musikene goi mailako ikastegiko 18 ikaslek osatutako gazte orkestrak kontzertua emango du gaur, arratsaldeko 19.30an, ikastetxeko egoitzan, Donostian.
Musikeneko ikasle orkestrak bi obra eskainiko ditu gaur arratsaldeko kontzertuan, Bachen Orkestrarako Lehenengo Suite, Do Handian, eta Rameauren Les indes Galantes. Bigarrengo hau lau suite edo konposaketetan banatuta joko dute. Gaur egun, orkestra 18 musikarik osatzen dute: zortzi biolinean, bi biolontxeloan, beste bi oboean eta bana kontrabaxuan, fagotean eta teklatuan. Oscar Rodriguez zuzendari dutelarik joko dute.
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak direla eta, ez dira gonbidapenak eskainiko kontzertua ikusi ahal izateko. Sarrera librea eta eserlekuak bete arte izango denez, Musikenetik aurrerapenaz joatea gomendatzen dute.
Temas
Más en Cultura
-
Criaturas de la noche, aspiradoras poseídas y primates con rabia embrujarán la 36ª Semana de Terror
-
Madrid sigue estudiando posibles sanciones a Rosalía porque se puso "en peligro la integridad física de personas"
-
Nace Danok Oteiza, una comunidad para promocionar la figura y el legado del escultor
-
Ximun Fuchs: “Euskal Herriko antzerkigintza sistema birpentsatu egin behar da, zaharkituta geratu da”