Uxue Alberdi: "Guk bizitakoa ez dugu guk bakarrik bizi"
'Lisipe' bildumak argitaratutako Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera saritu dute
- Aurtengo Euskadi Literatur Sarietako bat Uxue Alberdik jasoko du, Susak argitaratutako Lisipe bildumako Kontrako eztarritik saiakerari esker. Bertan 15 emakume bertsolarien lekukotzak jaso eta teoria feministarekin gurutzatu ditu. "Munduko beste hainbat pentsalarik guk baino lehenago pentsatutakoak gure bizipenekin gurutzatu ditut. Uste dugu besteek pentsatutakoak guretzat balio duela, eta geuk pentsatutako eta bizitakoek beste edonorentzat balio dutela", azaldu zuen idazle eta bertsolari elgoibartarrak. Hari horri tiraka gehitu zuen, berak ez lukeela esango "bertsolaritzari buruzko lan bat" idatzi duenik. Alberdiri iruditzen zaio gizartearen "lagin maneiagarri bat" izanik, emakume bertsolarien errealitatea "estrapolagarria dela gainerako jardueretara". "Guk bizitakoa ez dugu guk bakarrik bizi", salatu zuen Alberdik; eta, horregatik, Kontrako eztarritik saiakeran emakume guztien mintzo publikoa "menosteko, ebakitzeko eta kimatzeko" erabiltzen diren 22 mekanismoak adibideekin azaldu nahi izan ditu.
Temas
Más en Cultura
-
Los Piratas publican el cartel de los conciertos de Aste Nagusia
-
El actor Eduard Fernández, Premio Nacional de Cinematografía 2025
-
Jazzinema vuelve con una ficción sobre el mítico concierto que Keith Jarrett ofreció Colonia en 1975
-
Barbara Kruger en el Museo Guggenheim: textos que no dejan indiferentes