- Atzo hasi zen Urmuga mendi zeharkaldi musikatua eta 19 egunetan, gailurrez gailur, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiko du hainbat mendizalek eta musikari profesionalek osatu duten talde honek. Anguloko mendatetik atzo abiatu ziren eta, ondo bidean, zeharkaldia abuztuaren 1ean Hiru Erregeen Mahaian amaitzeko asmoa dute.

Ibilbidea bederatzi kontzertuz lagunduta egingo dute eta horretarako, Et Incarnatus Orkestraren 15 partaide inguruk osatuko dute oinarrizko hezurdura. Gainera, horien osagarri Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musika interprete eta kantari ere gonbidatu dituzte.

Lehenengo egunari dagokionez, hari laukotea, Maider Zabalegi, Flavio Banterla, Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran dantzaria aritu ziren euren emanaldiarekin giroa alaitzen Tologorri mendian.

Hurrengo kontzertua igande honetan bertn izango da Diman, Baltzolako kobetan, eta honako musikari hauek eskainiko dute euren ikuskizuna: Josu eta Gari (Hertzainak taldekoak), Maddi Oihenart, Miren Narbaiza, Et Incarnatus Orkestra, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Gorka Benitez saxoan, Itsaso Etxebeste baxuan, Juantxo Zeberio pianoan eta Karlos Aranzegi baterian.

Zeharkaldiaren azken egunean, Hiru Erregeen Mahaian, amaierako festa kontzertua ospatuko dute.