Elena Caballero (Etxebarri,1983) La Basuren lan berriada Gerra. Ohikoa duen rapmusika bestelako estiloanitzekin nahastu du diskoa osatzenduten hamar kantuetan, eta orainarte ondu duen lanik “iraultzaileena” dela uste du musikari bizkaitarrak: “Urteetako eskarmentutik idatzitako eta abestutako kantuak bildu ditut disko honetan. Emakumeaske baten sorkuntza lana da Gerra”.
Gauza berriak probatzeko unea iritsizaio La Basuri, abeslariak berakaitortu duenez: “Oso purista izannaiz beti, bonbo eta kutxa zale amorratua. Oraingoan beste estilo batzuekin arriskatu naiz. Sentitzennuenari bide eman eta gauza berriakprobatu ditut, inolako beldurrik,konplexurik eta aurreiritzirik gabe.Nahi dudana esateko eta egitekoemakume askea sentitu naiz”, dioabeslariak. Proposamen berrienartean dago, besteak beste, Salseoabestia, saltsa doinu kubatarrezjosia: “Nire familia, aitaren aldetik,kubatarra da. Haientzako keinua da”,aitortu du musikariak. Jendeak kontzertuetan dantza egitea ere bilatudu rapeatzaileak: “Zuzenekoetanjende askea ikusi gura dut dantzan”.
POZ ETA BELDURRAK Bere borroka, beldurrak eta fobiak azaleratuditu La Basuk lan berrian, baina baita bere pozak ere. “Denarekin gerra”egin nahi izan duela aitortu du,kanpora begira eta baita barrurabegira ere: “Nire buruarekiko gerralehenengo. Zenbat aldiz esan dutzerbait egingo ez dudala eta egitenbukatu dut? Zenbat gauza gorrotatu ditut eta denborarekin maitatuditut? Noizbait jakingo al dut nornaizen?”, hausnartu du. Zentzuhorretan, abesti intimoei ere lekuegin die disko honetan, Bakardadeankantuarekin, adibidez: “Orain arteez dut amodioaren inguruan idatzi,inspirazio hori ez baitut izan, bainaorain bai, iritsi zait. Halako kantubatek sor dezakeen enpatia ezezaguna zen niretzat. Sentsazio horideskubritzen hasia naiz dagoeneko,eta oso interesgarria iruditzen zait”,azaldu du kantariak.
Sistemaren aurka ere gogor egin durapeatzaileak: “Inguratzen gaituenmundua ederra dela esaten dutenhoriei zuzendu natzaie. Askatasunaren aurkako mila kate ditu sistemak, eta emakumeok horietako askogainean ditugu. Horien kontra lauhaizetara abestu dut”, dio Etxebarri koak. Gerra “askatasun deia” deladio abeslariak: “Eszenatoki gaineannahi dudan musika egin eta nahidudan mezua helarazteko deia da,baita ni bezala jendaurrean zarataegitera irteten diren emakumeengerra ere”.
HAMARRETIK SEI, EUSKARAZ Hamarkantuk osatzen dute lana, horietatiksei euskaraz eta lau gaztelaniaz.“Badakit nondik natorren eta zeinden nire gerra. Gazteleraz rapeatzenhasi nintzen ni, eta ia 15 urtez albobatera utzi nuen euskara, ahaztuta.Denborarekin ohartu nintzen ezzegoela euskaraz rapa egiten zuenemakumerik eta aurrerapausoaematea erabaki nuen”, oroitu du. Ninaiz izotz erregina (2017) diskoa eginzuen orduan La Basuk, euskarazrapa egiten duen emakume batenlehen disko luzea. “Mezua argia zen:Euskal Herrian badago rapa euskaraz egiten duen emakumerik. Existitzen garela esateko modu bat izanzen”, azaldu du musikariak. Bereetxean ez dute euskaraz ulertzen etaabeslariarentzat oso zaila izan zenpausu hori ematea. Baina ondopentsatutako erabakia izan zela dio.“Azken urteetan ate asko itxi dizkidate euskaraz rapeatzeagatik, baita beste asko ireki ere. Nik ez diot horrigarrantzirik ematen. Disko honetan,baina, bultzadei bide eman diet etagaztelaniaz etorritako letrak gaztelaniaz utzi ditut”. Hala ere, euskarazgeroz eta erosoago sentitzen delaaitortu du Etxebarrikoak: “Apurkaapurka ari naiz hiztegia aberasteneta azkarragoa bihurtzen”.
24 urte daramatza Elena Caballerokrapeatzen. Hip-hoparen munduanegindako ibilbidean “gai dela demostratzen” ibili behar izan du beti.Borroka gogorra izan dela aitortudu, “eta jarraitzen du izaten”, gehitudu. Rapa egiten duen emakumea daCaballero, euskaraz eta EuskalHerrian: “Hemen ez dago rap zirkuitorik, eta egongo balitz ere, rapeatzailearen estereotipoetatik urrunnago ni”, uste du. Aspaldi aldenduzen horietatik: “Nire bizitzeko era darapa, nire buruan ditudan ideiak etausteak azaleratzeko bidea, baitahoriengatik borrokatzeko ere.Kalean sortu zen rapa eta kalekobenetako arazoez mintzo naiz”,defendatzen du.
Bidea erraztuko liokeen management eskaintzak izan dituela aitortudu abeslariak, baina nahiago izan dubere kabuz jarraitu: “Jakin badakitLa Basu produktu bat dela, baina nireneurrira egokitutako produktua izatea gura dut, nire erara. Uneoro jakinnahi dut non jotzen dudan, norentzat eta zein baldintzatan. Honetazbizi naiz ni eta badakit era honetaraegiteagatik leku askotara ez naizelairitsiko. Beste leku batzuetara bai,ordea, eta zoriontsu naiz horrela”.