Beñat Iguaranek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena
donostia - Amasa-Villabonako Gurea antzokian ospatu den saioan, Iguaranek 440,5 puntu lortu ditu, Iñigo Man-tzizidorrek lortu dituen 433,5 puntuen gainetik. Maialen Akizu (432,5) hirugarren izan da.
Sarrerak agortuta, Gurea antzokia bete egin da larunbatean Oñatin hasi zen Txapelketako bigarren saioan. Eresti Oiarbide aurkezleak zuzenduta, sei bertsolari egon dira oholtza gainean, eta etxean zebilen Iguaran, Mantzizidor eta Akizuz aparte, Iban Urdangarin (420,5 puntu), Oier Etxeberria (408,5) eta Odei Lopez (392,5) ere ibili dira Iguaranek lortu duen garaipenaren bila.
Lehen asteburu honen ostean, Oñatin larunbatean eta Amasa-Villabonan atzo, Txapelketak Ordizian eta Zumaian izango du jarraipena. Lehen saioak Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta, Ane Zuazubiskar, Asier Azpiroz, Beñat Lizaso eta Manex Mujika elkartuko ditu Maddi Labaka aurkezle dutela Ordiziako Herri Antzokian arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, igandean, laugarren final zortzirenean Ander Lizarralde, Beñat Jauregi, Gorka Maiz, Iñigo Gorostarzu, Jokin Bergara eta Unai Muñoa bilduko dira, Saroi Jauregi aurkezle lanetan ibiliko den bitartean.
Fase honetako beste hiru saioak Zumarraga-Urretxu, Elgoibar eta Lasarte-Orian ospatuko dira, Andoaingo Basteron final laurdenak urriaren 19an hasi aurretik. Finala, Donostia Arena-Illunben izango da abenduaren 14an. - J. Arretxe
Amasa-Villabona
Puntuak
Beñat Iguaran440,5
Iñigo Mantzizidor433,5
Maialen Akizu432,5
Iban Urdangarin420,5
Oier Etxeberria408,5
Odei López392,5