Egile ezkutuaren testigantza
"Urbieta Kaleko Borroka" komikiak 1936ko uztailean Donostian jazo zen altxamendu militarrak izan zuen erresistentzia erakusten du. Testua Oier Aranzabal
Hamaika dira 1936. urtean jazotako altxamendu militarra eta ondorengo gudu odoltsua kontatu duten artistak, hamaika haren aurkako adierazpen kulturalak. Uneko borroka eta bizipen hori arte adierazpen bihurtu zuten fenomenoak. Baziren Hora de España edo Mono Azul bezalako argitalpen satiriko zein kultural errepublikarrak eta baita, nola ez, Gernika (1945), Egan (1948) eta Olertiren (1959) gisako agerkari literario euskaldunak. Guztiak ere garai gordin haren isla izan zirenak errepresioaren gainetik espresatuz.
Militarrek, erreketeek, falangistek, oligarkek eta elizaren zati handi batek eraman zuten azkeneraino II. errepublikaren aurkako matxinada. Askatasunaren ehorz-keta izango zena. Uztailaren 17an estatu kolpearen zurrumurrua, ekaitzaren usaina haizean bezala, zabaldu zen Donostiako karriketan barrena. Susmoak susmo ez zekiten ordea frankismoaren zulo beltza zein hondoa izango zen; ez zekiten demokraziaren amaiera luzerako izango zela. Herriak armak behar zituen, ez zegoen ordea pistola gutxi batzuk eta karabineroen laguntza besterik. Baliabide gutxirekin antolatu behar izan zuten erresistentzia bando errepublikarraren aldeko donostiarrek. Ekintza eroiko bezala oroitzen dira, kutsu epikoaz, orduko istorioak eta balentriak.
Hain zuzen kontakizun horietako bat jaso zuen J.J. Pi marrazkilari anonimoak Urbieta kaleko borroka izeneko komiki batean. Une lazgarri haien testigantza utziaz, Donostia zehaztasun handiz marraztu zuen, Carrasco koronelaren ustezko aiko-maikoen eta kontrolpean zituen Loiolako goarnizioen jokaeraren aurrean Felix Likiniano, Casilda Mendez eta Manuel Chiapusok nola jokatu zuten jasoaz. Kontatzen du Pik Barrikadak jarri zirela han eta hemen; Egia auzoko gainean eta hiri osoko kantoietan, gurpildun ibilgailuak ez zitezen pasa. Hesiak eraiki ziren herri bat bitan bana-tzeko, hesiak norbere buruetan, hesiak libertateari.
komikia
Argitalpen berritua
Zehazki, 1979. urtean, frankismoa igaro ostean publikatu zen lana Donostian eta 1994an Likiniano Elkarteak berrargitaratu zuen Bilbon. Ibilbide luzea izan eta urteetan zehar bizirautea lortu duen komikia Potxo argitaletxe alternatibo oñatiarrak atera du argitara oraingoan. Arduradunen esanetan, "berrikun-tzak" ekartzen ditu edizio berri honek, hizkuntza zuzentzeaz gain, Likiniano protagonistari bere euskalkian hitz egiten irakurri ahal izango baita.
Hitzaurrea Luis Maria Jimenez historiagileak egin du argitalpen honen "garrantzia historikoa" azpimarratuz eta protagonista bakoitzaren biografia txiki bat eskainiz. "Garai haietan, Donostiak jarrera eredugarria erakutsi zuen, Bartzelonak eta Madrilek bezalaxe", zehazten du hitzaurrearen atzenean.
Martin Sansineneak, Casilda Mendez pertsonaiaren ilobak, aldiz, gabonetan "familian" abesten zuten kantu anarkista baten hitzak jaso ditu argitalpen honen hasieran. Letraren gordintasunaz jabetuta, ez dirudi gabon-kantua denik: "Etorri anarkistak! Pistola eskuan, hil arte", dio estrofa batek. Bota metraila jaurtitzen duen bonba!", besteak.
pertsonaiak
Hezur haragizkoak
Historiatik istoriotik haina eduki-tzea da kontakizun honen bereizgarrietako bat. Bertan agertzen diren pertsonaia nagusiak hezur eta haragizkoak dira, garai batean Donostiaren erresistentzia antolatu zuten pertsona errealak. Honek are ohargarriagoa bihurtzen du Potxo argitaletxeak atera berri duen edizioa.
Protagonista nagusia Felix Likiniano (Arrasate, 1909) da. Estatu kolpea eman zenean Irunen eta Donostian CNTko miliziak antolatzeari ekin zion. Iparraldea erori orduko ordea, Katalunia, Madril eta Aragoiko fronteetan jarraitu zuen borrokan. Bere emazte izango zen Casilda Jimenez (Donostia, 1914) da komikiko beste pertsonaia garrantzitsu bat. Gazte zelarik, Egiako Gazteri Libertarioetan sartu zen eta militantzian oinarritu zuen bere bizitza. Estatu kolpearen berri jakin orduko, Likinianoren talde berean sartu eta Donostian, Aiako Harrian eta Aragoiko frontean borrokatu zuen.
Manuel Chiapuso (Donostia, 1912) ere agertzen da istorioan. 19 urterekin CNTn sartu zen bere militante bizitzari hasiera emanaz. Honek ere, altxamenduaren berri izan eta segituan esku hartze oso aktiboa izan zuen erresistentzian.
J.J. Pi
Artista anonimoa
Azken edizio honen bultzatzaileek ez dakite deus marrazkilari anonimo honen inguruan. Ez dakite bizirik jarraitzen duen, guduan hil zen ala erbestera ihes egin zuen. Misterio bat da, Donostiako paisaia urbanoa zehaztasunez marrazten asmatu zuen artistabertutetsuaren identitatea eta bizitza: "Komikia bera lan fina da, Donostiako tokiak bikain marraztu zituen". Horregatik, inork egilearen inguruan informaziorik edukiz gero, Potxo argitaletxearekin kontaktuan jartzeko eskaera luzatu dute editoreek.
J.J. Pi inizialen atzean zegoen ezezagunak Manuel Chiapusoren Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastian liburuak iradokita egin zuen Urbieta kaleko borroka komikiaren gidoia. "Historia ofizialak apropos ezkutatu nahi izan duen gerraren aurpegia, anarkisten eta beraien borondate eta askatasun grinaren aurpegia, erakutsiaz".