J.K. Rowling idatzitako Harry Potterren unibertsoa etengabe ari da hedatzen. Oraingoan, zurrumurruek diotenez, Warner Bros Discovery taldea, azti gaztearen telebistarako spin-offa prestatzen omen dabil.

Zortzi film nagusiko sagak eta Animalia Fantastikoen frankiziako beste hirurak kontuan hartuta, guztira 9.000 milioi dolarretik gora bildu dituzte sarreretan, ez da harri-tzekoa beraz, estudioa pantaila txikira ekartzeko aukera aztertzen ari-tzea. Gainera, egitasmoak J.K. Rowling idazlearen babesa ere izango luke.

Daily Mirrorrek jakinarazi zuenez, idazle britainiarra Warnerreko exekutiboekin aztertzen ari omen da, Harry Potterren inguruko edukiekin zer aukera berri garatu. Eta litekeena omen da, zurrumurruak baieztatuz gero, spin-off hau HBO Maxen eskaintzea.

The Daily Mailek zehaztu duenez, Rowling negoziaketan hasi omen da dagoeneko, David Zaslav Warner Bros Discoveryko buruzagiarekin. Oraingoz baieztapen ofizialik egon ez arren, informazio iturri batzuek aurreratu dutenez, gidoilari talde bat hasi omen da ekoizpen berri horren oinarriak ezartzen. “HBOko langileek segurutzat jotzen dute spin-off hori”, ziurtatu zuen egunkari britainiarrak.