Síguenos en redes sociales:

"Las víctimas del terror", bakarrik ez sentitzeko Facebookeko taldea

"Las víctimas del terror", bakarrik ez sentitzeko Facebookeko taldeaAFP

Ferry Zandvliet holandar gaztea, Pariseko Bataclan aretoko atentutik bizirik atera zena 2015eko azaroaren 13an, Facebook-eko talde bat sortu du "Las víctimas del terror" izenarekin, bere partaideak bakarrik ez sentitzen laguntzeko.

Interneteko espazio honen bitartez, atentatu terrorista edo bestelako tragedien biktimek bere esperientzia elkarbanatzen dute beste biktimen artean, beren trauma gainditzeko babes morala bilatuz.

"Bakarrik ez gaudela jakitea da gakoa. Bapatean izu-ikarak izatea arraroa ez dela jakiteak asko laguntzen du, baita urte askoren ostean, eta normala dela amets gaiztoak edukitzea nahiz eta denborak aurrera egin. Gure esperientziak elkarbanatzea indartsuak egiten gaitu", azaldu du gaur Zandvlietek, Eferekin elkarrizketa batean.

Biktimak sare sozialaren bitartez komunikatzen dira, beren istorioak idazten dituzte, maiztasun handiago edo gutxiagorekin, baina aurrez aurre ere elkartzen dira hala egitea lortzen dutenean, izan ere, "garrantzitsuena kontaktuan egotea da" behar den kasuetan.

"Batzuetan aurrez aurre elkartzen gara, kafe bat hartzen dugu eta hitz egiten dugu. Pertsona batzuk isilak dira eta bakarrik bestek diotena irakurtzen dute. Dena ongi dago", dio.

Partaideen arteko harremana "oso intimoa" da, eta edozein sar daiteke bertan, ez du axola bere jatorriak, helburua beste pertsonekin identifikatua sentitzea da.

Zandvliet, 39 urtekoa, Bataclan kontzertu aretoan zegoen Pariseko eraso terroristaren gauean, 89 hildako utzi zituena, eta tiroketa hasieratik bukerara ikusi zuen.