Ninebot one: hiritik mugitzeko alternatiba
Etorkizunetik zuzenean ateratako asmakizuna dirudien arren, errealitatea dugu jada Nineboat One monoziklo elektrikoa.
Azkenaldian turismo guneetan hainbeste ikusi diren Segway garraiatzaile pertsonalarekin antzekotasunak ditu, baina eskuak ezartzeko masta gabe. Produktua merkaturatu duen Ninebot enpresatik diotenez, monozikloak uneoro erabiltzailearen oreka mantentzen du. Monoziklo adimentsu hau %100ean ekologikoa izateaz gainera, 30 kilometrotan zehar garraiatzeko gaitasuna dauka 22 km/h-ko abiadurara heldu daitekeelarik.
Segway garraiatzailea baino txikiagoa eta erabilterrezagoa izateaz gain, Nineboatek hain zuzen ere erdira murriztu ditu pisua eta salneurria ere bai. Hartara, Europan batazbesteko prezioa 800 eurotan kokatzen da orain. Beti ere, bateriaren gaitasunaren eta ibilgailuaren potentziaren arabera monozikloaren salneurria garestitu egin daiteke.
Konektatua
Dagoeneko Apple Store dendan Ninedroid 2.0 jarraipen App-a dago erosgai, eta Android Marketek berriz, smartphoneak taula antzeko baten bitartez monozikloa maneiatzea ahalbidetuko du.
Más en Ciencia y Tecnología
-
Seis gadgets que incorporan paneles solares para no quedarte sin conexión
-
Alertan de la propagación por todo el mundo de un gen que crea bacterias resistentes a los antibióticos
-
¿Por qué existe el universo en vez de la nada? El CERN arroja luz sobre cómo la materia venció a la antimateria
-
Análisis | Redes sociales y pornografía, una realidad cada vez más preocupante