Síguenos en redes sociales:

Bergarako Erraldoi Taldea. 25 urte eta gehiago

Gu ezagutu eta gure taldeko kide izan nahi baduzu urtarrilaren 18an, igandea, arrastaldeko 17.00tan, Zabalotegin egingo dugun ensaiora etorri zaitez. Animatu!

Bergarako Erraldoi Taldea. 25 urte eta gehiagoBET

Bukatu berri den 2025a urte berezia izan da Bergarako Erraldoi Taldearentzat, 25. urteurrena ospatu baitugu.

30 ekintzatik gora egin ditugu aurten. Irteera batzuk Bergara herrian bertan izan dira, herriko udalak, eragile, ikastetxe, kultur edo auzoetako jai batzordeek eskatuta.

¡Envía tu carta!

Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus

Bergaratik kanpo ere egin ditugu irteerak, esaterako, Elgoibar, Elgeta, Zornotza, Solsona, Azpeitia, Bermeo eta Markina-Xemeinera. Urte berezia izan arren, arazo batekin hasi genuen, erraldoiak eramateko erabiltzen dugun kamioiak matxura handia izan zuelako. Matxura konpontzeak kostu altua zuen, eta honi aurre egiteko inguruko enpresa eta erakundeei diru laguntza eskatu genien egoerari aurre egiteko. Kanpaina honi esker, kostuaren zati garrantzitsu bat estaltzea lortu dugu. Horregatik, eta eman diguten laguntzagatik, bihotzez eskertu nahi diegu honako eragileei: Bergarako Udala, Ecenarro, Fegar, Goizper, Ibili, Lacor, Royde eta Soraluce.

Beste kultur elkarte asko bezalaxe, Bergarako Erraldoi Taldea bolondres pertsonez osatuta dago, eta egoera ekonomiko zehatz batzuk noizbehinka gainditzen gaituzte. Mila esker zuen ekarpenagatik, arazo hau bideratzen laguntzeagatik!

2026. urtea gogo biziz hasi dugu. Gu ezagutu eta gure taldeko kide izan nahi baduzu urtarrilaren 18an, igandea, arrastaldeko 17.00tan, Zabalotegin egingo dugun ensaiora etorri zaitez. Animatu!