Síguenos en redes sociales:

Ama-orea ala masa? C'est la question!

Munduan hedatzen ari diren ustez urrun edo gurekin zer ikusirik ez duten joerak, dagoeneko gure su-bazterraren hegian bai baititugu; denbora testigu

Ama-orea ala masa? C'est la question!ID IDISC

Egungo gizartean argiteria eta aurreratuenetako ikus-entzunezkoak erabiliz, stadium erraldoietan ikuskizun handiek duten erakargarritasuna are eta gehiago ari da hedatzen. Berdin dio kirola izan, liburu azoka izan, musika izan edo telebistetako hainbat programek duten izugarrizko entzuleria.

Euskal kutsuzko jantzidun izan arren, manipulazioa, demagogia eta antzekoak arerio eta arbuiagarri ditugun heinean, jainko txiki edo ez hain txikiak sortzen ari dira herriaren oroimen "kolektiboan", orain erraten den bezala. Ai ama!!! Orea ala masa, gauza bera al dira? Bertako berbaren defendatzaile bilakatu garen uneotan, aldi berean gero eta bertako ez diren janari, tresna, jantzi eta zer ez... eten gabeko erauntsian ari dira iristen Euskal Herriko aparteneko baserrietako sukaldeetako elaratzen epeltasuneraino. Ondorioz, bertakoa eta behar duguna komeni zaigunean soilik bereizten ditugu zoritxarrez edo halabeharrez.

Politikan ere gehiago begiratzen dugu AEBetara, Madrila edo, azken egunotan nola ez, Extremadurara eta, bide batez, gutxiago hurbilera. Ez da harritzekoa, beraz, zenbait gizarte mugimendu norabide berri bila jardutea. Munduan hedatzen ari diren ustez urrun edo gurekin zer ikusirik ez duten joerak, dagoeneko gure su-bazterraren hegian bai baititugu; denbora testigu.

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Jakina da, kuanto, sare sozialen zurrunbilo pean bizi garela. Sentimenduek sortzen dituzten emozio sakon edo azalekoek agintzen dutela gure baitan eta gure ingurukoengan.

Bestetik, identitatearen azken maila den folklorearen zuztarra gero eta hurbilago nabaritzen da itsas-uhinen arteko gailurreko apar zurixkatik.

Lastoa eta garia bereizteak ematen dizkigu, ordea, lanak; beraz, badakigu bidea zein izan litekeen: ama-orea ala masa hautatu edo bion arteko porrusalda. Ai, ama!.