Síguenos en redes sociales:

Nire filosofia minimalismotik

Guk intelektualismo morala gure baitan ezagutzen badugu hil eta gero (hori baina Jesusek daki bakarrik), gu santuak izanen gara Paradisuan

Nire filosofia minimalismotikPixabay

Gu jaiotzean tabula rasa gara, ez dakigu ezer. Enpirismoa da gure modua ikasten joateko, eta horregatik erraten dut guk dakigula a posteriori. Partikularitateetik unibertsala lortzea da gure nahia. Baina ezinezkoa da guretzat, ezta gauzei bere forma bakoitza emanik ere. Eta zientzia badugu egiten ahal, hala ere ezin unibertsaltasunik iritsi, unibertsaltasuna potentzian posible egin zuen Galileok, forma mutable ikusiz, hau da, hobeto ikusi zuen.

Gauzak hola, materia da dagoen bakarra, beste notiziarik ez badugu. Eta ez dugu arreglurik, ezin unibertsaltasuna lortu, potentzian ez dago modurik. Pentsamendua trajikoa da. Oso aurreratuak izan bagaitezke ere. Galduta gaude, nik ez dut pentsatzen Hackins haren moduan, hain positiboa.

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.


Jesusengatik ez bada gauzak horrela izango lirateke, halako eszeptizismoren bat, baina ez grekoa, edo Montaignekoa. Baina mirariekin ezagutza a priori badakigu badagoela, potentzian eta aktoan ere.

Eta hori da soluzioa gure azken etsaiaren kontra, heriotzaren kontra. Guk intelektualismo morala gure baitan ezagutzen badugu hil eta gero (hori baina Jesusek daki bakarrik), gu santuak izanen gara Paradisuan. Behin sermoi bat entzun nuen eta sermoilariak zioen Zeruan soilik santuak sartzen direla. Beraz, Jesusi eskatzen diot santua intelektualismo moralatik konprenitzea, hau da, ezagutza unibertsalarekin jantzi salbatuak.