Mugikortasuna eta arriskua. Noiz dagokio?Freepik
Azken hamarkadetan, Donostiako zenbait auzotan kaleko segurtasuna okerrera joan dela ukaezina da. Horren lekuko dira egunero entzun eta irakurtzen ditugun berriak. Ez da zentzumen hutsala: senak ohartarazten digu.
Mugikortasunaren esparru eztabaidatua ez da salbuespen. Patinete elektrikoak, hain zuzen, azken urteetan susmo eta iritzi zorrotzen jomugan egon dira. Nahiz eta erabilera apaldu, oraindik badira argirik gabe eta abiadura handiz ibiltzen direnak, espaloitik errepidera sigi-saga, jendearen ondoan. Halakoetan, "arriskua" hitza ez da exagerazioa. Egoera horien aurrean, mugikortasun-agenteei dagokie esku hartzea. Baina beti era egokian jarduten al dute, jardungo badute behintzat?
¡Envía tu carta!
Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus
Neu ere patinetez ibiltzen naiz, eta aitortu beharra dut batzuetan azkar xamar gidatu dudala. Baina ez dut inor beldurtzeko edo zauritzeko asmorik izan; gizalegez jokatzen saiatzen naiz. Orain, esan dudana kontuan hartuz, inguruan inor ez baldin bada, "arrisku" hitzaren indarra berdina al da? Bada, iragan den asteko ostiralean, banenbilen ba ni Morlans auzoko tunelean barrena; hori bai, abiadura apur bat hartuta, baina ez nire burua arriskuan jartzeko moduan. Tunelaren zati handi batean inor ere ez zen. Baina erdialdera, hara! Mugikortasun-agente batek geldiarazi ninduen. Une hartan arrazoi bakarra izan zezakeen: argiek begietan jotzen ziotela. Hortik aurrera, ordea, tratua aldatu zen: gaztelania zakarrean, "follado" nindoala esan, eta nire kaskoa, asegurua eta jarrera zalantzan jarri zituen. Azkenean, "arriskutsua" nintzela eta isuna handia zela ohartarazi, eta atxilotua izateko mehatxua egin zidan. Ez zen ezer gertatu, baina galdera airean geratzen da: noiz da arriskua benetakoa, eta noiz interpretazio subjektibo bat? Bidean inor ez dagoenean, dagokio halakorik? Zilegi al da hitzekin mehatxu egitea? Agenteari, toka ziezaiokeen egoerarik errazena izan zen. Baina ziur naiz bere egunerokoan benetan arriskutsuak diren gidariak ikusi edo gutxienez zeozer entzun duela. Horiekin, nirekin egin bezala jokatzea espero dut, baina senak esaten dit ez dela horrela izango.