Ez begiratu Ameriketako Estatu Batuei, ez begiratu Errusiari, ez begiratu Txina eta besteri. Hemen, hemen dago munduko herri indartsuena, Euskal Herria. Bere indarrez eta bere bertutez bere hizkuntzari, euskerari milaka urtez eutsi dion herri paregabea. Historiaren tunel ilunean, inork ez daki nondik gatozen, aintzina inork ez zekien idazten, horregatik da iluna protohistoria, inork ez daki, baina badakigu aurreindoeuropearrak garela, europar guztiak ez bezala gu hemen geunden inbasio horiek izan aurretik, orain dela lau mila urtetik harat. Edonolako inbasioak izan ditu gure herriak, eta hala ere ezin izan dute gure hizkuntza hil. Ez begiratu, ez ditugu tankeak ezta bonba potenterik, dugu psikologia, dugu trebezia, auskalo zer, baina etsai guztien artean sinestezina bada ere gure hizkuntzak irauten du bizirik.

Droga giroetan ezagutzen duzue euskeraz mintzo denik? Ez, euskera mintzatzeak aldentzen zaitu hortikan, ausarta izan behar da batzuetan, etsaiaren eraso itsua sahiesteko, baina euskarari eutsi ezkero ez zara bide horietatik joango.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.


Orain jake maltzurrean dago gure hizkuntza. Demografia. Euskaldunak ez daukagu nahiko seme-alabarik, antisorgailuak asmatu ziren, asmatu da teknoinperialismo berria, eta falta dira giro naturalak hemen bezala mundu guztian. Kolapsatuta dago mundua telebisioa, irrati ta musika diskoarengatik. Norbaitek debekua ezarriko ote die antisorgailuei edo teknoinperialismoari, demokraziaren libertinajea balio ote du? Ataka honetatik irtengo ote da gure hizkuntza bizirik? Inbasoreei aurre egin diegu, akatuko ote gaitu teknologiaren adikzioak edo zientziak?