Nere aita gaur hil dela esatera nator. Gizon hau zer izan den hitz gutxitan esatea ez da erraza, baina hasteko aita on bat izan zela esango dut: amodioa eman zidan, heziketa, beharrean ulertu eta laguntza eskeini.
Familiz harakina izanda, urtetan egin zuen lana fin, eta bere gizakoitasunak irakasle bihurtu zuen: lehenik harakin gazteak hezitzen, eta gero bere hizkuntzarekiko maitasunez, euskara irakasle Helduen Hitza erakundean.
Hala ere, gehien gozatu zuen ogibidea futbolari izatearena izan zen. Legazpitik gazte zela Ilintxatik hasi, gero Real Union eta Sanse tartean, Errealera iritsi zen eta “Héroes de Puertollano” deiturikoen tartean erreala lehen mailara igo zuen.
Bidali zure gutuna!
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.
Gaur triste nago eta barruan huts haundi bat daramat, baina lasai nago aita azkar eta minik gabe joan delako; hortan, Osakidetzako zerbitzu eta langile guztiei eskerrak ematea ez dut ahaztu nahi, bere bizitzaren bukaera modu ezin hobean egitea laguntzeagatik.
Orain eta betirako bihotz haundiko gizaki eder baten gogorapena geratzen zaigu.
Zure izpirituak argi bizi eta lasaitasunez bizi dezala. Aita, maite zaitugu.