Baditugu gure lurraldean hainbat produktu zein baino zein hobeak, barazkiak edo landutako jaki aberats eta gustagarriak: Ibarrako piperrak, Tolosako babarrunak, Beasaingo odolkiak, udaberriko ilarrak? denak dira oso egokiak gure sukalde edo jatetxeetan janari goxoak prestatzeko. Kontuan har-tzeko modukoak, dudarik gabe. Ibarrako herria, adibidez, ezaguna da mundu osoan bere piperrak direla eta. Langostinos de Ibarra deitzen diete eta herriko baratzetan lana gogotik egin eta gero, udan biltzen dira, kontu handiz eta banaka-banaka aukeratu ondoren. Bartolome deunaren egun haundian plazaratzen dute Ibarrako piperra, hau da, abuztuaren 24an, bertako herritarrek eta beste hainbat bisitarik proba dezaten. Gero, Euskal Herriko txoko guztietara bidaltzen dituzte, eta salmentak gure mugetatik kanpo ere egiten dira, hainbat lurraldetara. Beste horrenbeste gertatzen da babarrun, odolki eta ilarrekin: gure produktu aberatsak, bertakoak eta maitatuak euskal gizartean. Harro sentitu gaitezke euskaldunok, gure fabrika eta enpresetako produktuak ez ezik, baratzeak ematen dituen emaitzak ere apartak baitira. Gaur egun krisi gogorrak jota gaude, baina guk badugu aurrera ateratzeko motiborik, lurralde aberatsa dugu nahiz eta askotan euripean, hotzak eta elurretan ibili behar izan. Gure lurra berdea mantentzen da horrela eta mahastiek ere beren txakolina eta Errioxako ardo ona ematea nahi badugu behar-beharrezkoa dute ura.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
