Harriak eta Primo de Rivera
Primo de Rivera diktadore espainiarrak ondo asko zekien zer egiten zuen Espainiako erlijio-eraikuntza ia guztietan bere izena zizelkatzea agintzen zuenean. Jakin bazekien harrietan idatzitakoa hor geratzen dela betiko. Jakin bazekien era horretan ere idatz zezakeela historia bere nahierara. Donostiatik bertatik atera gabe, Espainiako Erresumaren armarriak topa ditzakegu gure eraikin ospetsuenetan: Miramar Jauregian, Aieteko parkean, Maria Cristina eta Santa Catalina zubietan, San Martin kaleko epaitegi zaharrean? Denak harrizkoak, paseoan gabiltzan guztietan Espainiako Erresuma betiko izan dela, betiko dela, eta betiko izango dela gogorarazi nahiko baligute bezala?
Gaur egungo armarriak, errotuluak eta kaleen izenak, ordea, ez dira harrizkoak, ezagun baita garaian garaiko agintariaren araberakoak direla eta, ondorioz, merkeak ez ezik erraz alda-tzekoak ere behar dutela derrigorrez? Ez denak, baina. Izan ere, orain dela urtebete, 2010eko irailean hain justu, Donostiako Parte Zaharreko Mari kalean dagoen Itsas Komandantzian Espainiako Erresumaren armarri polit bat jarri baitzuten Gipuzkoako eta Donostiako armarrien artean.
Hareharrizkoa, noski, ondokoekin ondo eman zezan. Historia, goiz batean eta disimuluz idatzita. Argi dago, bai, noren sokakoak diren Itsas Komandantziako agintariak?