Horrela irudikatzen dute batzuk bi lehiakideen amaierako bakea. Patxi Lopezek, ordea, irabazle garbia ikusten du: demokrazia. Hori, Patxi, ezinezkoa da, demokrazia ez da-eta lehiakidetako bat. Eta balitz, zein da galtzailea?

Patxik esan nahi duena da demokraziaren ikuskera batek, espainiarraren inperialtasunak, irabazi egin diola euskal-nafar estatua nahi duen gizarte demokratikoari. Horretan ere kale egiten du.

500 eta 811 urte dira gaztelarrek nafar-estatua bortxaz inbaditu zutela. Nafarroa Garaia eta "maritimoan" ez dugu horren memoria historikoa galdu, eta eguzkiak etengabe jotzen zuen Inperiotik geratzen dena ikusita, Espainia, Kixoteren Gaztela Zaharra berriro izatera kondenatuta dago: Galizia, Katalunia, Al Andalus eta Nafarroarik gabe.