Turtetik urtera ikusten ari gara Getariako portuan altxatzen den kofradia zaharra puskaka erortzen, orain arte inor gutxik hondamendia ekiditeko ezer egin duelarik. Hasiera batean, arrantzaleen aterpea eta gerora kofradia izan zen eraikin hau, 1919ko irailaren 19an inauguratu zuten gorabehera askoren ondoren eta garaiko hainbat erakunde, enpresa eta herritarren laguntzari esker. Balio arkitektonikoaz gain, ondare historikoa dugu hau eta getariarron memoria zati garrantzitsu baten gordailua. Getariarrok, jatorriz Orioko zarauztar baten salaketaren zain egon behar ote dugu, ondasun horren egoera tamalgarriaz jabetzeko? Ez ote gara ba gai izango zutik atxikitzeko? .
- Multimedia
- Servicios
- Participación
