Herri Euskalduna da berreraiki nahi degun herria eta zentzu horretan ezinbestekoa da eta izango da euskal hiztunoi, norbanako zein kolektibitate, dagozkigun eskubideak aldarrikatzetik harago euskaraz- uskaraz- eskuaraz- euskeraz bizitzearen aldeko hautu indartsua egin eta euskaraz biziz Bidasoa bailara euskaldunerako bidea egiten joatea.
Badakigu bide hori ez dela erraza izango, eta urratsez urrats joan beharko degula helmugara heltzeko beharrezkoak diren erroko aldaketak behartzen. Jendartea gure hizkuntzaz ( euskara- eskuara- uskara- euskera ) bizi dadin nahitaezkoa izango da norbanakoongandik hasita euskarari esparru eta maila sozial, juridiko eta administratibo guzietan lehentasun ematea. Gutariko bakoitzak zein euskal komunitateak euskarari lehentasun emanez euskaraz biziz, herri euskalduna indartzeko urratsak emateaz gain aldaketak bultzatuko dituelako, Euskaraz-uskaraz-eskuaraz-euskeraz bizi! Bidasoa bailara euskalduna eraiki.