Joan den igandean Gipuzkoako Aldundiaren eraikuntzak eraso bat jasan zuen eta horman zegoen ida-tzia hautsi eta lapurtzen saiatu ziren. Argia da erasoaren zioa politikoa izan dela eta beraz ekintza hori burutu duteneei dagokien legediaz epaitu beharko litzaieke. Egin dutenari, hemen, kale borroka dei-tzen diote batzuek eta eragileei neurriz kanpoko zigorrak ezartzen zaizkie. Ikusiko dugu ea zer gerta-tzen den bi hauekin. Ziurrenik isun farregarri bat ordain araziko diete eta kalera. Gauza guztiz ezberdina litzateke euskaldun batek aldundiko bandera espaniarrari su eman izan balio. Gaixoa, legedi espaniar "demokratikoaren" pisu osoa bere gain jasan beharko zukeen eta askotan kartzela gertutik usaindu ere. Kasu honen bidez berriz ere herri honek jasaten duen demokrazia ezaren islada ikusi ahal izango da. Espaniar eskuindarrak aske, gu beti errudun, eta politikariak isilik. Nazka