Síguenos en redes sociales:

Azu Muguruza: “Bi aste daramatzagu hil ala bizikoak jokatzen, eta beste final handi bat datorkigu"

Azu Muguruza: “Bi aste daramatzagu hil ala bizikoak jokatzen, eta beste final handi bat datorkigu"Arnaitz Rubio

Pasa den astean Valentzia liderraren aurka lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, mailari eusteko beste urrats egin nahi du asteazkenean IDK Euskotrenek. Jaitsiera postuetan diren taldeek baino garaipen bat gehiago duen talde donostiarrari lau partida geratzen zaizkio Emakumezkoen Endesa Liga amai-tzeko. Lehenengoa asteazkenean izango da, 20.00etatik aurrera, Katalunian, Cadi La Seuren aurka, arerio zuzena mailari eusteko lehian, garaipen bat gehiago baitu.

Kontuan izatekoa da talde kataluniarrak porrotak jaso dituela azken bi jardunaldietan, Perfumerías Avenida eta Girona talde indartsuen aurka. Murekatete pibota, Aguilar Estatuko selekzioaren joko-antolatzailea eta Soler hegalekoa dira saskira-tzaile nagusiak Lleidako taldean. Beraz, txapelketako liderra menpean hartzeko erakutsitako defentsako intentsitatea eta erasoko jokoa berriro errepikatu beharko ditu IDK-k.

Valentziaren aurkako garaipen ikusgarriaren ondoren, partida erabakigarri horretan nagusitzea besterik ez du gogoan talde gipuzkoarrak. Gainera, Cadi La Seu bera jaitsiera saihesteko borrokan sartuko luke. Une honetan Oses Construcción talde nafarra dago sailkapeneko zuloan (lau garaipenekin), eta donostiarrek martxoaren 29an (larunbatarekin) jasoko dute etxean. Jaitsierako beste postuan Celta dago (zazpi garaipenekin), eta salbazioa markatzen duten taldeak, zortzi garaipenekin, Araski eta IDK Euskotren dira.

Azu: “Beste final bat da”

Azu Muguruzak argi utzi zuen atzo salbazioari begira beste final bat izango dela IDK-rentzat: “Bi aste daramatzagu hil ala bizikoak jokatzen, eta beste final handi bat datorkigu. Zaila izango da, La Seuko partidak nolakoak diren ondotxo dakigulako; baina animotsu goaz, gure helburua lor-tzeko borrokan garaipen batek arnasa handia emango ligukeelako”.

Partida guztiak irabaz ditzakegula pentsatu behar dugu; ahalegin guztiak egin ea salbazioa lor-tzen dugun”, esan zuen entrena-tzaile donostiarrak.

Bere esanetan, “taldea ondo dago, sasoi puntu onean. Alba Prieto ez da egun hauetan gurekin egon 3x3 selekzioarekin jokatu duelako, baina berehala sartu ohi da taldearen dinamikan, eta ziur lagundu ahal izango digu”.