Síguenos en redes sociales:

Malena Cavo argentinarra, Bera Berara

Eskubaloia Ezker hegalekoak Super Amararekin konpromisoa hartu du 2020-21 denboraldirako

Malena Cavo argentinarra, Bera Berara

- Malena Cavo ezker hegaleko argentinarrak Super Amara Bera Berarekin konpromisoa hartu du 2020-21 denboraldirako. 21 urte baino ez dituen arren, sekulako proiekzioa duen jokalaria da eta nazioarteko esperientzia handia biltzen du, 2019ko Limako Joko Panamerikarretan eta Japoniako Munduko Txapelketan parte hartu bai-tzuen.

Buenos Aireseko Dorrego Handball taldetik datorren Malena Cavo etorkizun oparoena duten jokalari argentinarren artean sailkatuta dago. 19 urterekin egin zuen debuta selekzio absolutuarekin, 2018ko abenduan, eta goleatzaile nagusia izan zen Garra taldeari Japoniako Munduko Txapelketarako txartela ematen zion Txileren aurkako partidan. Eduardo Gallardo Argentinako hautatzaileak konfiantza handia du Cavorengan, eta Luciana Mendozaren lehen ordezkoa izan da. Japoniako Munduko Txapelketan minutu gehien jokatu zituen bosgarren jokalaria izan zen, eta 18 gol sartu zituen zazpi partidatan.

O'Mullonyren baja kontuan izanik -orain astebete disko-herniaren ebakuntza egin zioten- , Bera Berak hegaleko aldea indartzea erabaki du, Zamorako jokalari internazionalak denboraldiaren lehen zatia galduko duela uste baitute.

Alde batetik, Espainiako Eskubaloi Federazioak ez du oraindik baztertu Erreginaren Kopa Alhaurin de la Torren jokatzeko aukera, betiere urtea amaitu baino lehen egitekotan; bestetik, bigarren fasera puntuak arrastaka eramango lituzkeen Guerreras Iberdrola Liga berretsiko balitz, aurkari zuzenen kontrako partidak behin betikoak izango lirateke; eta, azkenik, lehiaketaren lehen hiruhileko honetan, Bera Berak finkatu egin beharko du European League txapelketan izango du etorkizuna. Egungo EHF ordezkatuko duen Europako lehiaketa honetako taldekako fasera iristeko, talde gipuzkoarrak hiru kanporaketa gainditu beharko ditu, irailean, urrian eta azaroan.

Imanol Alvarezek begiz jota eduki du Malena Cavo Espainiako junior selekzioak Argentinaren aurka Japoniako Munduko Txapelketa presta-tzeko jokatu zuen partidaz geroztik. "Aurrea hartzeko duen jarrera gustatu zitzaidan; gaztea izan arren, eran-tzukizuna bere gain hartzeko garaian ez baitu zalantzarik izaten". Entrena-tzaileak argentinarraren "jaurtiketa eta pibotarekin duen jokoa" nabarmendu ditu. Bera Berako entrena-tzailearen ustez, "azkar egokitu daiteke gure joko estilora, aldaera bat gehiago eskainiko digu eskuin hegalean, eta O 'Mullony errekuperatzen denean eremu horrek gol asko emango dizkigu". "Hazteko duen gogoak, jaurtitzeko gaitasunak eta bere ausardiak konbentzitu egin gaituzte", esan du amaitzeko.