- Europako Parlamentua Europar Batasunean mugikorretarako, tabletetarako, kamera digitaletarako, entzungailuetarako eta bideo-kontsoletarako kargagailu unibertsal bakarra egoteko Europako Batzordeak egindako proposamenaren alde agertu zen.

"Kontsumitzaileek gailu elektroniko bat erosten duten bakoitzean kargagailua eta kable berriak behar ez izatea da lege-proiektu honen helburua. Hartara, kargagailu bakarra erabili ahal izango dute tamaina txikiko eta ertaineko gailu guztietarako", adierazi zuten Europako Parlamentutik ohar batean.

EBko Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak azken negoziazioak hasi ahal izango dituzte orain, ordenagailu eramangarriak eta gailu txikiak, hala nola erloju adimendunak edo jarduera fisikoa neurtzen duten gailuak, kanpoan utziko lituzkeen araudi hori zehazte aldera.

Erabiltzaileei bizitza errazteaz gain, urtero Europara bidaltzen diren gailu eramangarrietarako 500 milioi kargagailuen kopurua murriztea lortu nahi da ekimen horrekin, urtean 11.000 eta 13.000 tona hondakin elektroniko artean sortzen baitituzte kargagailu zaharkituek.

Gailu berrietan kargatzeko aukerei buruzko informazio eta etiketa argiak ezar-tzea nahi dute eurodiputatuek, baita produktuak kargagailurik badakarren ala ez. "Horrela, nahasketak saihestu eta kontsumitzaileei erosketa erraztuko litzaieke, sarritan gertatzen baita hainbat gailu etxean izan eta kargagailurik ez behar izatea", argitzen zuen Euroganberak bidalitako oharrak.

Inolaz ere, lege-proposamen berri horren egutegia kontuan izanik, 2023 hasiera helduko da behin betiko onartua izaterako. Eta 2025era arte itxaron beharko litzateke indarrean sartzeko. Alegia, marka guztietako fabrikatzaileek kargagailu hori erabili beharko dute, eta horretan Apple-ek oso kontrako jarrera erakutsi du beraien Lighting kablea dela eta.

Urte luzetako borroka hori betiko amaitu nahi du Europar Batasunak, erabiltzailearen eta ingurumenaren mesedetan. Jakina denez, gaur egun Apple-ren edota beste markaren baten gailuak erosiz gero, erabiltzaileak karga-kable desberdinak eskuratu behar izaten baititu.

Europarlamentariek eskatuta, 2026. urtearen amaierarako hari gabeko karga-sistemei buruzko estrategia bat aurkeztu beharko du Batzordeak, gailu guztiak fabrikatzaile guztiekin bateragarriak izan daitezen, "merkatuaren zatiketa berri bat saihestu asmoz".

Brusela 2009az geroztik dabil neurri hori sustatzen, eta urte hartan gailu mugikorren fabrikatzaile nagusiekin hitzartutako akordio bati esker, merkatuan zeuden hogeita hamar kargagailuak hiru izatera pasa ziren: USB 2.0 Micro B, USB-C eta Apple-en Lightning.

Itun horren epea 2014an amaitu zen, ordea, eta harrez gero kargagailu unibertsal bakarra adosteko gauza izan ez direnez, Batzordeak beste lege-proposamen bat egin zuen iazko irailean. l

l Biometría. La biometría (iris, reconocimiento facial o huella dactilar) se impone a la contraseña como método de autenticación para acceder a los dispositivos de forma segura, según los expertos consultados, que alertan de la vulnerabilidad y debilidad de las claves más frecuentes y recurrentes (como las secuencias 12345 o qwerty). Y junto a la biometría ha cobrado protagonismo en esos dispositivos durante los últimos años la "doble autenticación".