- Hiru zerbitzu izango dira Osakidetzan transexualitatea artatzeko, lurralde bakoitzeko bana, Lehen Mailako Arretako sarearen barruan, eta osasun-prestazioen zorro bat ere bermatuko du legez, transexualek arreta integrala eta egokia jasotzeko duten eskubidea babesteko. Horiexek dira EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek Eusko Legebiltzarrean erregistratu duten Genero Nortasunagatiko Diskriminaziorik Ezari eta Transexualen Eskubideak Aitortzeari buruzko Euskal Legea aldatzeko proposamenean jasotzen diren berrikuntza nagusietako batzuk.

EAJk eta PSE-EEk esandakoaren arabera, transexualen eta transgeneroen komunitatearekin aldez aurretik hitzartutako akordio batean oinarrituta aurkeztu da testu berria, pertsona horientzako eskubideak eta bermeak zabaltzea dakarrelarik. Euskal araua berez 2012koa bada ere, 2019an aldaketa garrantzitsu bat gehitu zitzaion, eta harrez gero, transexualak gaixotzat tratatzeari utzi zi-tzaion, eta euren sexu-identitatea adierazpen soil batekin egiazta dezakete, hori frogatzen duen txosten psikiatrikorik aurkeztu beharrik gabe.

Arreta osoa Aurkeztu berri den erreforman, pertsona horiek euren hezkuntza, osasun, lege eta lan beharrizanetan euskal administrazio publikoengandik arreta egoki eta integrala jasotzeko duten eskubidea erabat bermatzera bideratutako gaiak azpimarratzen dira. Gainera, adingabe transexualen egoera bereziki babesten da, eta argi jasotzen da en-tzunak izateko eta erabakietan parte hartzeko eskubidea dutela, beren sexu-identitateari aplikatzen zaizkien neurri guztiei dagokienean.

Generoz aldatzeko tratamenduen kasuan, adingabeak berak eman beharko du baimena, emantzipatuta badago edo 16 urtetik gorakoa bada. Tratamendu horien "irismena uler-tzeko gai ez bada intelektualki eta emozionalki", edo 16 urte baino gazteagoa bada, haren legezko ordezkariak emango du baimena, kaltetuaren iritzia entzun eta gero.

Gurasoek edo tutoreek tratamendu horiek baimentzeari uko egitea salatu egin ahal izango da, adingabeari "arrisku edo sufrimendu larria eragin diezaiokeela" frogatzen den kasuetan, eta, beti ere, adingabearen interes gorenaren irizpidea hartuko da kontuan, "beste edozelako interes legitimoren aurrean". Osasun-arloari dagokionean, dagoeneko operatibo dagoen transexualitatearen arloko unitate espezializatua Osakidetzan barne hartzen du proposamen berriak. Horrez gain, berrikuntzen artean jasota dago, Lehen Mailako Arretaren baitan transexualen osasunaren arretarako eta sustapenerako zerbitzua abian jartzea, gutxienez probintzia bakoitzeko bana, haien prozesu osoaren hurbiltasuneko jarraipena bermatu ahal izateko.

Pertsona horiei legez ezarritako zerbitzu, tratamendu eta jarduera mediko guztiak eskaintzea izango da helburua, unitate espezializatuetan eman beharreko konplexuenak izan ezik. Osasun-zorroaren barruan beste zenbait zerbitzu ere jasotzen ditu araua berriak, hala nola hormona-tratamenduetarako sarbidea eta erabiltzailearentzako eta haren senideentzako laguntza psikologikoa edo psikiatrikoa. Gai horri dagokionean zehaztuta geratzen da, adingabeek pubertaroaren hasieran izango dutela hormona-blokeorako tratamendua jasotzeko eskubidea, eta hormona-tratamendu gurutzatua jaso-tzeko, berriz, euren gorputz-garapena beren adineko pertsonenarekin bat datorrenean.

En la escuela. La ley dedica un capítulo al tratamiento de la transexualidad en el sistema educativo al introducir la obligación de que en los centros en los que haya personas transexuales Educación formará y asesorará de manera adecuada a toda la comunidad educativa. Además, se adecuará toda la documentación administrativa a la identidad sexual del menor y, en el caso de que haya obligación de vestir uniforme, se reconocerá el derecho a llevarlo conforme a esta identidad.