Gure Lurra Kongresuak bere IV. edizioa antolatu du eta, bertan, lehen sektoreak gizartearentzat duen garrantzia izango du ardatz azaroaren 23an, ekoizpen esparru honi ikusgarritasuna eskaini asmoz.

Foru erakundeak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, hi-tzordua Kursaal zentrora itzuliko da covid-19aren pandemiak eragindako iazko etenaldiaren ondoren, lehen sektorearen eta hiriko biztanleriaren arteko topagune eta elkarrizketarako gune bihurtzeko asmoarekin, baserritarrek gizarte osoarentzat egiten duten ekarpen eta lanaren garrantziaren inguruan kon-tzientzia sortuz.

Biltzarra jende guztiarentzat zabalik egongo da eta izen-emateak doan egin daitezke Internet bidez; gune horretan bertan kon-tsultatu daiteke hiru bloketan banatuta dagoen agenda. Lehenengoak belaunaldien arteko erreleboa jorratuko du baserritar gazteak bertan direla, eta futbolaren inguruko hiru pertsonek eskainiko duten mahai-ingurua ere egongo da: Xabi Prieto, Aintzane Encinas eta Jagoba Arrasate.

Bigarren blokean, Pedro Delgado txirrindulari ohiaren parte-hartzearekin, gure inguruko produktuen garrantzia nabarmendu nahi da, eta Elika fundazioaren Gipuzkoako Merkatuen Sarea proiektua ere aurkeztuko da. Eta jasangarritasuna jorratuko duen azken atalean, berriz, Alberto Iñurrategi alpinista, ETBko Baserria saioko ordezkariak eta Alejandro Sánchez de Dios Santiagoko Unibertsitateko irakaslea izango dira.

Bi munduren arteko hurbilketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritzi kongresu hau oso baliagarria da hiriaren eta landa-eremuaren arteko hurbilketa susta-tzen jarraitzeko, azken horri merezi duen ikusgarritasuna eta aintzatespena emateko lanari eutsiz.

Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak azaldu zuenez, pandemiaren ondorioz, "herritar asko jabetu dira hurbileko eta kalitatezko elikagaiak izatearen garrantziaz, bai eta ingurune naturalaz gozatzeko premiaz ere, gure ongizaterako funtsezkoa baita".

"Baina oraindik lan handia dago egiteko, eta kongresu honekin kontzientzia hartze hori bultzatu nahi dugu, irtenbideak eskaini jarduera honen etorkizuna eraiki-tzeko", azpimarratu zuen.

"Argi daukagu erronka horiek ez direla soilik sektorialak, baizik eta guztiongan eragiten dutela; beraz, horiei aurre egiteko eta lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko, gizarte osoaren inplikazioa behar dugu" esan zuen Larrañagak.

Markel Olano ahaldun nagusiak inauguratuko du kongresua, eta maila handiko programazioa izango du, askotariko hizlari eta jarduerak bilduko dituena, gaikako multzotan banatuta.

Xabi Prieto, Aintzane Encinas, Jagoba Arrasate edo Alberto Iñurrategi izango dira gonbidatuetako batzuk