Jazinto Rivas Elgeta trikitilaria ekarri du Xabiroi komiki aldizkariak bere bildumara. 2008tik aldizkarian atalka argitaratua, liburu batean bildu ditu guztiak. Atzo aurkeztu zuten Donostian Sasi Artean Elgeta komiki liburua, Elkar liburu-dendaren komiki txokoan, eta bertan izan ziren egileak eta Ikastolen Elkarteko eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariak ere. Liburuaren oinarria 2001ean Trikitixa Elkarteak sortutako Elgeta, sasiaren sustraiak liburua da, eta horri tiraka iritsi da komikia.