Euskaldunen %65ek udako oporretan bidaiatzeko asmoa du

Joan-etorri gehienak Estatu barruan eta kostaldeko udalerrietara egingo dira

02.07.2021 | 01:05
Bi emakume Zarauzko hondartzan paseatzen.

donostia – Euskal herritarren %65ek uda honetako oporretan bidaiatzeko erabakia hartuta dute, nagusiki Espainia barruan eta kostaldeko herrietara. Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Turismoaren Euskal Agen-tziarekin lankidetzan maiatzaren 31tik ekainaren 8ra bitartean 2.055 pertsonari egindako inkestatik ondorioztatzen dira datu horiek.

Gazteak dira gehien bidaiatzeko asmoa dutenak, eta Espainian zehar bidaiatzea erabaki duten herritar guztien %14k iparraldeko komunitateak aukeratzen dituzte, eta %54k estatuko gainerako helmugak.

Euskadi barruko bidaietan, herritarrentzat jomuga erakargarrienak euskal kostaldea (%72) eta pasea-tzeko edo bestelako jarduerak egiteko naturguneak dira (%67); ondoren datoz artea eta ondarea (%56) eta gastronomia (%55). Euskal Autonomia Erkidegoko deigarri turistiko aipagarrienak, berriz, hauek lirateke: kostaldeko lekuak (%62), Donostia (%36) eta zenbait naturgune (%27).

Bidaia gehienak astebetekoak (%46) edo bikoak (%32) izango dira, eta galdetutako pertsonen erdiek baino gehiagok diotenez, dagoeneko hasi omen dira antolatzen, Internet delarik informazio-iturri gogokoena, bai nora joan lekua aukeratzeko orduan (%71), bai ostatua hartzeko ere (%72). Pakete turistikoen erreserbak ere telematikoki egingo omen dira nagusiki (%58).

Mugitzeko asmorik ez dutela diotenen artean, pandemia da argudio nagusia (%38), ondoren datoz arrazoi pertsonalak (%23), ekonomikoak (%12) eta denbora falta (%12). Covid ziurtagiri digitalari dagokionez, %76k egokia ikusten du.

Herritarren %83k dioenez, pandemiaren aurretik oporretan gutxienez astebeteko edo gehiagoko bidaiak egiteko ohitura omen zuen urtean behin; %46k urtean behin baino gehiagotan egiten zituen bidaiak, eta %64k gau bateko edo bi gaueko ihesaldiak egiten omen zituen, gutxienez urtean behin.

Euskal herritar gehienek bikotekidearekin (%34) edota bikote eta seme-alabekin (%26) bidaiatzen dute. Salbuespena adin tarte gazteenean dago (18-29 urte bitartekoak), hauek, lagunekin (%28), bikotekidearekin (%23), gurasoekin eta beste senide batzuekin (%21) joaten baitira.

anteriorsiguiente


noticias de noticiasdegipuzkoa