- Pandemia oraindik ez da bukatu eta birusaren transmisioak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan; azken 24 orduetan, gaixo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duen balioa 1,05eraino igo da. Aldagai horrek hilabete zeraman erkidegoan 1 azpitik. Horrek, nolabait, pandemia kontrolpean dagoela adierazten du. Datua bereziki txarra da Araban (1,2) eta Gipuzkoan eta Bizkaian ere gora egin du (1,11 eta 0,99, hurrenez hurren).

5.000 biztanletik gorako bost herrik 400 kasutik gorako tasa metatuak dituzte 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zehazki aipatzekotan, Bizkaian Trapagaran eta Zalla; Azkoitia eta Tolosa Gipuzkoan, eta Arabako Agurain.

Astelehenean 344 kasu positibo diagnostikatu ziren, eta 14 egunetan 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia 211 kasutan zegoen. Gainera, ospitaleetan 162 gaixo daude eta astelehenean beste 39 ospitaleratu ziren. ZIUn 94 pertsona daude larri. Lurraldeka banatuta, 169 positibo berri egon dira Bizkaian, igandean baino 40 gehiago; 136 Gipuzkoan (48 gehiago), eta 31 kutsatze berri zenbatu dira Araban (bat gutxiago).

Datu horien aurrean, Osasun sailburuak esan zuenez pandemiaren bilakaera “positiboa” da, baina “zuhurtziaz” jokatu behar da. Izan ere, bere hitzetan, osasun sistemak “tenkatuta” jarraitzen baitu; Kontingen-tzia Egitasmoan aurreikusitako bost egoeretako 3.ean jarraitzen du Euskadik, guztira larrialdi unitateetan zabalik 302 ohe daudelarik.

Sagarduiren esanetan, “asko aurreratu dugu”, baina “orain helburua atzera ez egitea da”. “Prebentzio neurriak herritarren txertaketa prozesuarekin uztartzen jarraitzea ezinbestekoa” dela azpimarratu zuen.

Adinari erreparatuta, kutsatze berri gehienak 40 eta 64 urte bitartekoen artean gertatzen ari dira (141 positibo berri); ondoren datoz 19 eta 39 urte bitartekoak (91) eta 18 urtetik beherakoak (84). 65 urtetik gorakoetan 28 kasu zenbatu dira. Covidaren intzidentziarik handiena 18 urtetik beherakoen artean lekututa dago (298).

Bestalde, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Foru Sareak covid 19-aren kasu positibo bakarra erregistratu du erabiltzaileen artean, zehazki, gizarte-inklusioan.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak astero egiten duen legez, atzo eman zuen jakitera covid-19ak lurraldeko gizarte politiketako baliabideetan zer nolako eragina izan duen.

Adierazi zuenez, azken aste honetan ez omen da positibo berririk aurkitu eguneko zentroetan, ezta desgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuetan eta adingabeentzako baliabideetan ere; aldiz, gizarte-inklusioan kasu berri bat omen dago. Adinekoen egoitzetako langileei dagokienez, une honetan diagnostiko positiboa duten bederatzi zentrotako hamar pertsona daude.

Gimnasio. Osakidetza pidió ayer a las personas que han acudido desde el 1 de marzo al Gimnasio Coliseum de Arrasate a realizarse pruebas PCR en un cribado que se llevará a cabo en el hospital del Alto Deba. El dispositivo de extracción se instalará en la planta baja del edificio de Consultas Externas hoy de 10.00 a 11.00 horas. Para hacerse los test los interesados deben solicitar cita previa en el teléfono 943 035 250. Según los últimos datos que publicó Osakidetza sobre la evolución de la pandemia, Arrasate tiene una incidencia acumulada en 14 días de 267 casos por 100.000 habitantes.