- Martin Ugalde gogoan lelopean, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXXIII. edizioak Martin Ugalde izango du protagonista idazle andoaindarraren jaiotzaren lehenengo mendeurrenean, azaroak 11.

Duela bi urte hasitako berrikuntzekin jarraituz, aurten ere bi sari banatuko dituzte: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Lehenengoari dagokionez, 2020ko irailaren 16tik 2021eko irailaren 15era arteko tartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu diren kazetaritza-lanek izango dute saria eskuratzeko aukera. Saria 9.000 eurokoa da, eta Xabier Lakak Sarirako berariaz egindako irudi artistikoa jasoko du saridunak.

Komunikazio saria-ri dagokionez, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan haien aukeraz balia-tzeko urrats berritzailetzat jotzen direnek izango dute irabazteko aukera. Sortze-epea kazetaritza lanen berbera izango da eta baita saria ere.

Saridun izateko hautagaitzak irailaren 17ra arte aurkez daitezke, proposamenak Andoaingo Udalera posta arruntez edota raks@andoain.eus helbide elektronikora bidaliz. Edizio honetako finalistak azaroaren amaieran emango dira aditzera eta sari banaketa azaroaren 25ean egingo da Andoaingo Bastero kulturgunean.