Avi LoebHarvardeko Unibertsitateko Astrofisikako katedraduna

Avi Loeb: "Bizitza estralurtar adimendunaren lehen ebidentzia teknologia da eta bila jardun beharko genuke"

11.02.2021 | 00:41
Avi Loeb: "Bizitza estralurtar adimendunaren lehen ebidentzia teknologia da eta bila jardun beharko genuke"

Kexu agertu da Lur planetatik kanpo bizitza adimentsua bilatzea ez dagoelako agendan zehaztuta eta kontrako giro intelektualari aurre egin behar diolako

madril Zer da Oumuamua?

–Funtsezko auzia, artifiziala ala naturala den jakitea da. Hondartzara joaten garenean, harriak eta maskor naturalak ikusten ditugu nonnahi, baina baita plastikozko botilak ere, zibilizazio baten froga direnak. Analogia horri jarraituz, badakigu Oumuamuak ez duela antzik Eguzki Sisteman ikusi dugun inolako arrokarekin – astronomoak antzekotasunak bilatzen saiatu arren –; beraz, aurretik inoiz ikusi ez dugun zerbait baldin bazen, artifiziala izan liteke. Bere geometria kontuan izanik, – funtsean ia laua da –, bere argitasun arraroagatik, isatsik ez zuelako eta gasik ere jaurtitzen ez zuelako, baina, batez ere, Eguzkiaren inguruan egiten zuen mugimenduagatik: eguzki-bela batek egingo lukeen bezala jokatu zuen, eta guk dakigula, naturak ez ditu horrelako objektuak sortzen.

Bizitza adimentsuaren aztarna dela proposatzen duzu, beraz.

–Mugitzeko modua ez zen espero zitekeen bezalakoa. Ez zuen jarrai-tzen mugimendu kontrolatu bat, esate baterako, motor batek sortuko lukeen ibilbide zehatz bat; baina ez genuen espero objektu funtzional bat izaterik ere... Guk Voyager 1 eta 2 edo New Horizons zundak espaziora bidali ditugun bezalaxe –erabilgarri ez daudenean ere, milaka urtez espazioan zehar bidaiatzen jarraituko dutenak–, beste zibilizazio batzuek ere gauzak bidal ditzakete espaziora, operatibo ez daudenean metatuko direnak€ hondartzako plastikozko botilaren antzera, jada baliorik ez duena baina bere helburua izan zuena. Agian Oumuamuak ez zuen helburu zeha-tzik izango. Agian nabigaziorako multzo baten parte izango zen, agian zunda edo buia bat; baina nik esango nuke espazioko zaborra dela. Uste dut Lur-planetan arkeologiarekin desagertutako zibilizazioen aztarnak aurkitzen ditugun bezala, gauza bera egin daitekeela espazioan. Zibilizazio batek ez du zertan bizirik egon behar, haren ebidentziak aurkitzeko.

Zergatik arbuiatzen da bizitza estralurtar adimentsua izatearen aukera?

–Gaur egun, zientzian (astrobiologian) mikrobio-bizitzaren bilaketa onar-tzen da, bizitzaren jatorriarekin lotutako azterketetan. Legitimatutako bilaketa da. Aldiz, bizitza adimentsuaren zantzuak bilatzea ez dago agendan, eta hori da nire kexa. Inor ez dabil bizitza adimentsuaren zantzu bila, ez dago horretarako finantzaketarik, eta gazteek aukera baztertu egiten dute, giro intelektuala kontra dagoelako. Baina Oumuamua aztertzerako orduan, kosmosaren beste misterio batzuk ikertzeko erabiltzen dudan metodo bera erabili dut: materia iluna edo zulo beltzak... Anomaliak bilatu ditut eta ondorio batera iritsi naiz, eta mahai gainean jarri dudana (Oumuamua artifiziala izatearen aukera) benetakoa da. Uste dut zien-zialari askok arriskuan ikusten dutela nolabait giza-egoa, nire hipotesiaren arabera, akaso ez baikara inguruko bizkorrenak izango. Jendeak nahiago du pentsatu bakarrak garela, bereziak. Aristotelesek aspaldi esan zuen gu ez ginela unibertsoaren erdigunea, eta horrekin jarraituz diogu, aparteko frogak egin behar direla bakarrik ez ote gauden eta espazioan bizitza adimentsua izatearen aukera aztertzeko. Nik erabat kontrakoa planteatzen dut: unibertsoan milaka milioi planeta-sistema baldin badaude bizigarritasun-baldintzak dituztenak, konbentzituta egon beharko genuke seguruenik ez garela bakarrik egongo, eta teknologia aurreratuaren froga bila jardun beharko genuke.

Zuk Filosofia ere ikasi zenuen. Prestakuntza horrek adimena zabaltzen laguntzen al du?

–Egungo joera izaten da gai baten alderdi oso zehatz bat aztertzea eta mundu mailako aditu bihurtzea; baina hainbeste espezializatzeak badu arriskurik: sakon-sakonera iristea eta beste irtenbiderik ez ikusten jakitea. Zerbait kitzikagarria egon daiteke ondoan eta ez zinateke hura ikusteko gauza izango. Jarrera horrek ikuspegia mugatzen digu. Einsteinek bere erlatibitatearen teoriaren inguruko ideietako asko Mach bezalako filosofoengandik atera zituen; lurralde berriak esploratu ahal izateko ikuspegi askoz zabalagoa izatea ahalbidetzen baitzioten. Filosofiarekiko dudan interes horrek lankideen oso bestelako bihurtu nau. Beti egin izan dizkiot nire buruari Gizateriaren galdera printzipalak, eta aurkikuntza handiak egitekotan, zientzialariek ikuspegi zabala behar dute.

Inoiz bizitza estralurtar adimendunarekin kontakturik izango dugu?

–Izarrarteko bidaiak denboran oso luzeak izaten dira, eta erronka ikaragarria giza gorputzarentzat eta teknologiarentzat. Ziurrenik, azkenean, soilik instrumentuak izango dira bidaia horiek egiteko gai. Beraz, bizitza estralurtar adimendunaren lehen ebiden-tzia bere teknologia aurkitzea izango da, eta horregatik da hain garrantzi-tsua hurrengo Oumuamuari argazkiak ateratzea. Nik adibide berdina jartzen dut beti: harkaitzak baino ikusten ez dituen haitzuloetako gizakia, eta egun batean mugikor bat aurkitzen duena. Jakina, harkaitz distiratsu bat dela pentsatuko du, ez baitu inoiz bestelakorik ezer ikusi. Baina guk, gaur egungo teknologiari esker, naturala ez den beste jatorri bat duten objektuak imajina ditzakegu, eta aurkituz gero magikoa izango litzateke. Objektu horretatik ikasteko aukera izango genuke, Lurrera inportatu, eta horrek milioi bat urtetan aurreratu ahalko luke gure ezagutza.

Eta bizitza adimentsua dagoela frogatzen duen beste Oumuamua bat pasako balitz...

–Artifiziala dela erakusten duen argazki bat lortuko bagenu dena aldatuko luke. Kosmoseko bizkorrenak ez garela suposatuko luke. Erlijioan eragina izango luke, gizaki gisa ditugun asmoetan... Gizateriaren aurkikun-tzarik handiena litzateke.

Noticias relacionadas