ztabaida dezente izan genuen urte-hasieran, hamarkada berria hasi ote genuen ala ez. Guk ez dugu auzi hori ebatziko, baina hasi, hasi, ziur, Euskadi Irratian Baipasa irratsaio berria hasi zen urtearekin batera, eta bertan ikasi genuen, Psephurus gladius arraina izan zela ofizialki hamarkadako lehen espezie desagertua. Eta horixe, gure zerrendako lehen hitza.

etiko dantza: hitz batzuk ikasi eta besteak desikasi egin behar. Horrela ahaztuko dugu laster Holanda, Herbehereek ofizialki erabaki baitzuten hitz hori ez erabiltzea beren herrialdea izendatzeko. Atzerrian duten itxura hobetu nahi izan omen dute erabaki horrekin. Batez ere, jende askori Holanda hitzak prostituzioa eta droga-kontsumoa ekar-tzen dizkiolako gogora. Agur, Holanda, beraz.

rgasmoak ez dakigu, baina perretxikoak agian gogoko izango dituzu. Hala bada, gogoan hartuko zenuen Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek orain arte katalogatu gabeko onddo-espezie bat aurkitu zutela Pagoetan. Pseudosclerococcum golindoi izena eman zioten, eta, bai, Jose Luis Albizu Golindo Aranzadiko mikologo zarauztarraren omenez jarri zioten golindoi hori.

zendapen zientifikoen sokari tiraka, bihotza urratu digun Zaldibarko ezbeharrak lindanoa ekarri zuen albisteetara. Ekologistek "susmo sendoa" zuten Zaldibarren lindanoa egon zitekeela, Berrian irakurri genuenez. Estilo Liburuak bere ekarpena ere egin zion hiztegiari.

ulo sakonagoetan sartu gabe ere, ez dugu kalapita gutxi izan hezkuntzaren inguruan ultraeskuinak (eta eskuinak) esandakoekin. Horrela, barra-barra ibili dira albisteetan guraso PINa, pin parentala, eta, argiago esan nahi bada, gurasoen betoa. Funtsean, aldarrikatzen zuten gurasoen beto-eskubidea eta ikasleek balio demokratikoei buruzko ekin-tzetan parte har dezaketen erabakitzea.

olitika-kontuak utzi gabe, behin baino gehiagotan izan dugu hizpide aurten aurkari politikoen kontrako jazarpen judiziala, lawfare esaten diotena. Besteak beste, Kataluniako auziaren harira maiz erabili da komunikabideetan, baina, tamalez, bestelako adibideak ere ugari izan ditugu han eta hemen.

lbiste haren harira, inork gutxik aurreikus zezakeenean hainbeste hilabete beharko zirenik desagertuen gorpuak berreskuratzeko, iltzatuta geratu zitzaizkigun lur-jausia, luizia eta parekoak. Besarkada estu bat hemendik langileen senitarteko eta hurbilekoei, bide batez.

ta kaixo CGI! Horrela ikusita, ez dakizu zer den, ezta? Baina agian gogoratuko duzu nolako zeresana eman zuen Martin Scorseseren azken filmean Robert De Niro ordenagailu bidez gaztetu izanak. Bada, gogoratu edo ez, CGI edo computer-generated imagery deitzen omen diote aldrebeskeria hori egiteko erabili zuten teknikari: euskara txukunean, konputagailuz sortutako irudi.

auza ederra da, gero, Wikipedia euskaraz izatea! Eta horixe ospatu genuen aurten euskaldunok 350.000 artikuluren langa gainditu genuela jakitean. Gogoratzen zein izan zen sarrera hura? Dardarina, Parkinsonen gaixotasunarekin erlazionatutako gene bat, alegia.

ta jazarpen judizialetik arrakala orgasmikora ibili gara: urte hau halakoxea izan da! Angel Erroren hitzetan, "izugarria behar du arrakala orgasmikoa bezalako izen sintagmaren beldur" izatea. Beldurragatik edo ez, baina kontua da Iruñeko Udalak bertan behera utzi zuela izenburu horrekin Paola Damontik ematekoa zuen hitzaldia.

andik denbora-puska batera, Donostian umerik onartzen ez duen lehen hotela ireki zutenean, umefobia sartu zitzaigun hiztegian; eta gero ere, parkeak itxi eta irekitzen ez zituztenean, dezente entzun dugula esango genuke, baina ez dugu halakorik esango, agindu dugulako zerrenda honetan pandemia ez genuela aipatuko. Uf! Justu-justu ibili gara oraingoan!

ta, gezurra badirudi ere, etxean inoiz baino denbora gehiago egin dugun urtean ahotan ibili ditugu okupak, halakoren bat noiznahi sukalderaino sartuko zitzaigula sinetsarazi nahi izan digutelako. Baina sartu, alarma-etxeen publizitate-oldar amaigabea baino ez zaigu sartu, guri behin-tzat. Hori bai, hiztegi arauemailean lehendik sartua zuen Euskaltzaindiak hitz hori.

ontu atseginagoak ere izan ditugu, ordea. Irailean oihartzun handia izan zuen sare sozialetan gaztelaniazko follamigoren ordain gisa Elhuyar Hiztegian txorta-lagun sarrera gehitu izanak (larru-lagun formarekin batera). Ezin esan hitz berria dugunik, baina bai oso egokia gazteen (eta ez hain gazteen) artean ohikoa den kontzeptu hori izendatzeko.

iztegian aspalditik jasota genuen txalaparta; behintzat, euskarazko hiztegietan. Baina aurten Espainiako RAEk iragarri zuenez, Nuevo Diccionario Histórico del Español hiztegira ere jauzi egin du, txalapartari eta txalaparterorekin batera. Horiek guztiak bitara idatziak, tx- eta ch- hasita, gainera.

spainieraren Akademiak ez ezik, Euskaltzaindiak ere aurten bitan eguneratu du euskararen hiztegi arauemailea, urtero bezala, alegia. Eta, adibidez, uztaileko eguneratzean soilik, 719 forma berri gehitu zituen. Horien artean, mandotik astora erori sartu zuen "egoera txar batetik beste okerrago batera igaro" adierazteko.

gin eta desegin, dena da zeregin. Hori dio esaerak. Eta aurten ere horixe gertatu zaigu guri. 2016an poz-pozik sartu genituen Ezkio eta Itsaso orduko hitz berrien zerrendan, bi herriek banantzea erabaki zutelako urte hartan. Aurten, ordea, berriro sartu behar izan dugu Ezkio-Itsaso, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi duelako erreferendum bidez hartutako erabaki hura.

are sozialetan zuk ere agian ikusiko zenuen norbait habeas corpus oihuka. Legezko betebeharrak errespetatu gabe inor atxilotzea ez da txantxetako kontua, noski; baina bateko eta besteko arrazoiak direla eta, egoera zelebre samarretan ere ikusi ditugu halakoak aurten. Udaran, Twitterren hizpide izan zen esamolde hori Valentziako Vinaròs-ko polizia bati emakume batek grabatutako irudiak zirela eta.

andik pixka batera, euskarazko esamolde bat hautatu zuen Samuel L. Jackson aktore estatubatuarrak Trump popatik hartzera bidaltzeko. Gainera, Trump bera aipatu gabe egin zuen, 15 hizkuntzatan, Mikel Reparazek kontatu zigun bezala; hizkuntza horien artean, euskara izan zen lehen-lehena.

ndoren, zientzialarien beste aurkikuntza batek ekarri zuen fosfanoa albisteetara. Jakin-min handia piztu zuen gas hori Artizarreko atmosferan aurkitu izanak, Lurrean prozesu biologikoen ondorioz sortzen baita. Albistean bertan esaten zenez, gas horren izenarekin halako zalantza bat dago: "fosfano" edo "fosfina" behar du? Bietara ikusten baita.

itz berriak ez ezik, zaharrak ere jasotzen ditu Akademiak. Bestela, hortxe duzu OEH hiztegian hondale sarrera, Beñat Sarasolarekin lankidetzan Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhartean egongo den artelanarentzat hautatu duen izena, hain zuzen ere. "Itsas leizea" esan nahi du, baita "amildegia itsasoan", "sakonera abisala" eta "itsas hondoa" ere. Ez al da ederra?

eti ikasten dugu zerbait. Adibidez, euskaldunon geneetan duela 2000 urteko efektu fundatzailea aurkitu dutela irakurri dugu aurten Sustatun. Eta, gehienok bezala, efektu fundatzaileak (founder events, ingelesez) bazirenik ere ez bazenekien, bada, dagoeneko bi gauza berri ikasiko dituzu artikulu hori irakurtzean: izena eta izana, alegia

ta euskara bera hizpide dugun honetan albiste izan dugu abendua hasi berritan, Nafarroan haur eta lehen hezkuntzako vascuence navarra irakasleen espezialitateak euskera izendapena izango duela hemendik aurrera. Akabo, beraz, vascuence navarra gora eta vascuence navarra behera ibiltzeari, e!

ta urte txatxu hau apur bat goza-tzeko, euskararen historia osoko testu zaharrenetako bat aurkitu dute Oñatin; bai, Ene laztan gozo ederra hitzekin hasten den hori. Ez esan, gero, 2020ak ezer onik ekarri ez digunik!