- EAEko hiriburuetan %47,7 eta %65,5 artean jaitsi zen trafikoa igandean, azaroaren 8an. Ibilbide luzeko zirkulazioa, berriz, %48,7 gutxitu zen, eta mugaz gaindiko mugikortasuna, %50,6, urriaren 25eko igandearekin alderatuta, artean alarma egoeran ezarritako mugikortasun murrizketak indarrean ez zeudelarik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, EAEko hiru hiriburuetarako sarbideen sareko ibilgailuen trafikoa zehazki %65,5 jaitsi zen Bilbon, %49,7 Donostian eta %47,7 Gasteizen, alarma egoera ezarri zuen Errege Dekretua onartutako urriaren 25arekin alderatuta.

Ibilbide luzeko zirkulazioari dagokionean, Segurtasun Sailak adierazi zuenez, ibilbide luzeko mugimenduen guztizkoa %48,7 jaitsi da, ibilgailu arinen gutxitzea %61,8koa izan bada ere.

Espainia eta Frantzia arteko Biriatuko pasabidean ere nabarmen murriztu da mugikortasuna, oro har %50,6; ibilgailu arinen kasuan, jaitsiera %75,1ekoa izan da, eta astunen kasuan, %1,3koa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera, COVID-19aren bigarren erasoaldi honetan Euskadiko trafikoak zer bilakaera duen jakinaraziko du egunero.