Egunero 50.000 kutsatze berri zenbatzen ditu Frantziak. Ondorioz, Emmanuel Macron presidenteak hilabete bateko itxialdia ezarri du herrialdean ostiral gauerdi honetan hasita, Ipar Euskal Herria barne.

Dena den, itxialdi berria ez da joan den udaberrikoa bezain zorrotza izanen, mugak ez baitituzte itxiko, ez eta ikastetxeak eta lantegiak. Unibertsitateek, saltegi gehienek eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte eta biltzarrak debekatuak egongo dira. Parisek segituko du langabezia partziala ordaintzen eta telelana orokortzeko deia egin dute. "Hiru mila paziente artatzen dituzte suspertze zerbitzuetan, dauzkagun ohe guztien erdia okupatuta dago jadanik, asteartean 527 lagun hil ziren, kutsatze- kopurua bikoiztu da azken bi asteetan eta aurreikuspen ezkorrenek ere ez zuten horrelako egoerarik iragar-tzen", azpimarratu zuen Macronek.

Joan den udaberrian ez bezala, aldi honetan birusa lurralde guztietan dabilela eta bat bateko geldi-tzea eman behar zaiola ohartarazi zuen errepublikako presidenteak. Bigarren uhin honetan heriotz gehiago gertatuko dela adierazi zuen Macronek. Itxialdia indarrean eman ezean Frantziak 400.000 heriotz jasanen lituzkeela gehitu zuen. "Paziente batzuk artatzeak eta besteak baztertzeak ez du bat egiten Frantziaren balore eta interesekin" bere hitzetan.

Ipar Euskal Herrian ere egoera okertzen ari da, izurritea hasi zenetik 18 lagun zendu direlako Baionako ospitalean. Bertan baliabideak biderkatuko dituzte zerbitzu guztietan. Kutsatze tasa %15ekoa da Pirineo Atlantikoetan. Uda hasieran 100.000 biztanleko kasu bakarra zegoen, aurreko egunetan 120 eta gero 200 inguru eta orain 388,5. Gai-tzaren agerraldiak daude Baionako kartzelako zaindarien artean, gutxienez lau zahar etxetan, Baionako unibertsitatean eta goi mailako errugbi taldeetan. Baionako merkataritza ganberaren arabera Iparraldeko hamar enpresetatik zazpitan negozio zifra apaldu zaie. Miarritzeko aireportuaren jarduera %70 apaldu da ere eta zenbait langile kanporatuko dituzte. Aeronautika saileko enpresa batek 140 langile inguru kanporatuko ditu ere datozen egunetan Hazparnen.

1. Educación. Guarderías, escuelas e institutos seguirán abiertos con protocolos reforzados. Las Universidades deberán ofrecer cursos por Internet.

2. Salida a la calle. Autorizadas con declaración jurada para ir a trabajar, al médico, a comprar, ayudar a una persona dependiente o a dar un paseo breve en las proximidades del domicilio.

3. Teletrabajo. Siempre que sea posible, deberá generalizarse el teletrabajo.

4. Test rápidos. Se efectuarán test rápidos y obligatorios para todas las llegadas al país en aeropuertos y puertos.

5. Desplazamientos. Entre las regiones francesas estarán prohibidos, aunque se hará una excepción este fin de semana con la vuelta de las vacaciones.

6. Establecimientos. Los establecimientos que reciban a público y los comercios no esenciales, como bares, restaurantes o museos, deberán cerrar.

7. Residencias. Las visitas a residencias de ancianos, centros de dependencia y cementerios estarán autorizadas.

8. Paro parcial. Los empleados y empresarios que no puedan trabajar seguirán beneficiándose del paro parcial (conocido en España como ERTE).

9. Atención al público. Las oficinas de atención al público de la Administración se mantendrán abiertas.

10. Cada 15 días. Habrá una evaluación del avance de la epidemia para aplicar nuevas restricciones o aligerar las medidas impuestas.