'Euskara eskuz esku' iparraldean euskara batua sustatzeko


08.10.2020 | 00:13
'Euskara eskuz esku' tresna digitala. Argazkia: N.G.

donostia –  EEEk Ipar Euskal Herriko hiztunen artean hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen duen euskara batua hedatzea du helburu Euskaltzaindiaren Euskara eskuz esku (EEE) izeneko tresna digital berriak. Euskarriak Euskaltzaindiak ematen dituen gomendioak eta arauak proposa-tzen ditu artikulu errazen bidez. Hizkuntza idatziari eta ahozkoari dagozkion eremu guztiak aurkezten ditu: ortografia, morfosintaxia, hiztegigintza, fonetika, fonologia eta onomastika. Gainera, artikuluak irakur daitezke euskara batuaren eta Iparraldeko euskalkien egoeraz, dialektologiaz eta literaturaz, besteak beste.

Tresna digitala atzo aurkeztu zuen Baionan. Tresnaren helburua euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea da, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) %65eko dirulaguntza jaso du.

EEEn 123 arau landu dituzte guztira eta adibideetan euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira. Gainera, euskara batua Ipar Euskal Herriko hizkun-tza-testuinguruan kokatzeko, hainbat euskarri konsultatu daitezke tresna digitalean: lekukotasun-bideoak eta ahoskeraren audio-grabazioak, adibidez.

Tresna hau euskara batua erabili nahi duten Iparraldeko euskaldun alfabetatuentzat diseinatu dute.