DONOSTIA - Azken orduetan, Gipuzkoako adineko pertsonen arretarako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean bi COVID-19 kasu positibo detektatu dira, bata Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan eta bestea Donostiako Alai-Etxen. Gaur egun, beraz, 53 kasu aktibo daude Gipuzkoako adinekoen zentroetako egoiliarren artean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean. Hiru adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil dira abuztuaren 11n lehen positiboa eman zenetik.

Egun, Gipuzkoako lau egoitzek dituzte COVID-19 kasu aktiboak erabiltzaileen artean: Donostiako Hermano Garate - San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (29), Errenteriako Jesusen Bihotza (15) eta Donostiako Alai-Etxe (7). Bestalde, bederatzi dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 29 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan daude, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan.