Angelu, Baiona eta Biarritzeko ikastolak ixtea erabaki du Seaskak


30.06.2020 | 03:15
Baionako Estitxu kolegioan osasun protokoloa maiz egokitu behar izan dute. Argazkia: F. Dolosor

COVID-19 bi kasu agertu ondoren, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak hiru ikastola itxi dituzte. Angeluko ikastetxean dabiltzan lau urteko bi anaia biki dira kutsatutakoak. Joan den ostiralean medikuarengana eraman zituzten beste arrazoi batzuengatik eta egindako azterketan biek positibo eman zutela jakinarazi zieten igandean.

Seaskaren arabera bi ikasleak ongi daude eta beren ikasgelako familia guztiak eta irakasleei bezala kuarentenan egoteko agindu diete. Bestalde, akademia ikuskariak Biarritze eta Baionako ikastolen ateak itxi dituzte ere badaezpada kutsatutako umeek harremanak izan dituztelako bertan lan egiten duten profesional batzuekin.

Frantziako osasun sailak kudeatzen du kasua. Harremanetan egon den familia bakoitzari deitu diete protokoloa zein den azaltzeko, zer egin behar luketen argitzeko eta datozen egunetan azterketak eginen dizkiete guztiei. "Ikasturtearen azken astea denez, hoberena ateak ixtea da. Irailean lanera itzuliko gara" dio Peio Jorajuria Seaskaren presidenteak. "Pirineo Atlantikoetan kasu gutxi izan da baina birusa dabil oraindik. Ezin da foku batez hitz egin kutsatutakoak senideak direlako" argitu du Maritxu Blanzaco osasun saileko arduradunak.

Bi abindagabeak non kutsatu ziren ez dute oraindik zehaztu ahal izan eta kontuz ibiltzeko gomendatu dute. Izurritea hasi zenetik lehen aldia da ikastegiak ixteko erabakia hartzen dutela Ipar Euska Herrian.