Donostia - Euskadiko Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko irakasleek Espainia osoko ordainsari altuenak dituzte, UGT sindikatuak atzo plazaratutako datuen arabera. Zentral honek egindako azterketan, irakasleen soldaten artean, lan egiten duten komunitatearen arabera, 600 euroko aldea dago.

Zentzu honetan, EAEko (2.485?) eta Nafarroako (2.331?) irakasleek dituzte soldata altuenak; Asturiasko (2.050?) eta Madrilgo (2.118?) irakasleek ordea, soldata baxuenak dituzte LHn. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Euskadiko irakasleek euren hegemonia mantentzen duten horretan (2.876?), Gaztela-Mantxakoak (2.571?) bigarren postuan daude; baxuenak, berriz ere, Asturias eta Madrilen daude (2.328 eta 2.394).

UGTren iritziz, azken bederatzi urteetan irakasleen soldaten bilakaerak erosteko ahalmenaren galera progresiboa islatzen du, murrizketa politiken, soldaten izoztearen eta aurrekontuen paralisiaren ondorioz. Hori dela eta, "irakasleen zaintza eta aintzatespena" eskatu ditu kalitatezko hezkuntza sistema lortzeko funtsezko baldin-tza moduan. Era berean, irakasleen erosahalmena berreskuratzeko intentzioa dago. - Unai Gonzalez