DONOSTIA. Deustuko Unibertsitateak eta TECNALIA Venturesek -TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologiko Zentroaren deep tech venture builder- ekintzailetzako eta teknologiaren transferentziako proiektuetan elkarrekin aritzeko duten lankidetza hitzarmenaren barruan, Deustuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasle batzuek TECNALIA Ventureseko ekimenetan lagundu dute, Gradu Amaierako Proiektuan.

Mikel Kortaren Deustuko Unibertsitateko Innogune Enpresen Inkubagailuko arduradunaren tutoretzapean, aipatutako gradu bikoitzeko bost ikasle (Eider Albarracín, Imanol Aizpuru, Maider Dorronsoro, Ibone Urquiola eta Maria Zubia) Jesús Torrecilla TECNALIA Ventureseko Merkaturatze espezialistarekin batera aritu dira “Minibarrera” ekimena garatzen. Teknologia horrek trenek hiri inguruetan sortzen duten zarata handiaren arazoei aurre egitea du helburu. Ikasleek, zehazki, teknologia berri hori Europako merkatuan sartzeko estrategiak aztertu dituzte. Horretarako, merkatu bakoitzaren arrisku potentzialak identifikatu dituzte, merkatu bakoitzeko kontingentzia planak definitu eta bideragarritasunari eta itzulkinei buruzko ondorioak atzera.

“Urteak daramatzagu TECNALIA Venturesekin curriculumaren barneko lankidetza honekin eta horri esker, ikasleei aukera ematen zaie enpresa proiektu berrien inkubazioaren errealitatera hurbiltzeko eta ekintzailetza ekosistemako eragile garrantzitsuekin lan egiteko, horrela proiektuei balioa erantsiz. Deusto Business Schoolek ikasleei urtero Gradu Amaierako Proiektuen eskaintza zabala egiten die, hainbat motatako enpresa eta erakundeekin lankidetzan. Merkatu azterketak, komunikazio eta marketin planak edo sektore berrien analisi estrategikoak dira gehien eskatzen dizkiguten proiektu motak. Era berean, urtero aritzen gara lankidetzan enpresa txiki eta ertainekin, autonomoekin edo start upekin, hau da, ekintzaileekin eta ekimenen sustatzaileekin. Ekintzaile horiek, batzuetan, laguntza eskatzen dute enpresa edo negozio planen inguruan eta ikasleek balio handia ematen diete” - azaltzen du Cristina Iturriozek, Deusto Business Schooleko Gradu Amaierako Proiektuen koordinatzaileak Donostian.

TECNALIARI BURUZ

TECNALIA Research & Innovation ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehenengo zentro pribatua da eta Europako garrantzitsuenetako bat. 30 nazionalitate baino gehiagoko 1.400 adituk osatzen dute taldea. Jakintza BPG bihurtzen ahalegintzen dira, pertsonen bizi kalitate hobetzeko. Horrela, enpresetan negozio aukerak sortzen dituzte horrela.

TECNALIA Ventures TECNALIAren deep tech venture builder da. Horren bidez, zentroak aktibo teknologikoak identifikatzen eta dagokien balioa ematen laguntzen du, aktibo horiek negozio aukera erreal bihurtzeko.

DEUSTO BUSINESS SCHOOLI BURUZ

Deusto Business School ezaugarri bereziko negozio eskola bat da, tradizio luze eta ospe handikoa, eta, aldi berean, sektorea eraldatzen ari diren joera handiei erreparatzen diena, beretzat hartuz, bere leloan azaltzen den bezala: “Business Education to Serve the World”.

Deusto Business Schoolek hiru printzipioren inguruan egituratzen du bere estrategia eta prestakuntza eskaintza. Negozioen ingurune digitalera egokitutako enpresa liderrak prestatu nahi ditu, ekonomia globalaren, bidezkoaren eta jasangarriaren alde lan egiteko konpromisoa izango dutenak eta, noski, lider berritzaileak, sortzaileak eta ekintzaileak. Eskolak kalitate handiko hezkuntza du oinarri; mendea baino gehiagoko ibilbidea du kudeaketaren esparruan hezkuntza profesional bikaina eskaintzen. Horregatik, herrialdeko zuzendari onenek ikasi dute bertan.