Hamar konpartsa. Igandeko Errenteriako konpartsen desfilean jende ugari atera zen kalera hamar konpartsen jantziak, karrozak eta koreografiak ikustera. Bertan parte hartu zuten: Intxaur-Txiki, Showtime, Bóveda, Furius, Odissey, Cocó Dance, Eureka, Titanes, Txassis eta Lezoko Eztandak. Goxoki denda bat, barazkiak, Afrikara bidaia bat, musika banda elegante bat, Victoria’s Secret-eko aingeruak, divak, League of Legends bideojokuaren pertsonaiak, Marisoleren pelikulak eta Pokemon desberdin asko ere izan ziren Errenteriako erdialdeko kaleetan, azkeneko konpartsek aurtengo Errenteriako inauterietako gaiarekin bat eginez: sagak. Irudietan, Cocó Dance eta Txassis. Argazkiak: A. Muga

Errenteriako desfilean irudimena eta kolorea nagusi izan dira