Ertzaintzaren 29. promozioaren Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea ireki da
GASTEIZ - Gaur hasi eta otsailaren 5ean amaituko da da Ertzaintzaren 29. promozioaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Malentxo Arruabarrenak atzo azaldu zuten bezala. Azterketak martxoan izango dira, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian izangaien prestakuntza irailean hasiko da.
Ertzaintzako oinarrizko eskalako agenteen 700 plazaren deialdiarekin 29. promozioa osatuko da, eta 1982tik egindako deialdirik handiena izango da; urte hartan guztira mila plaza deitu ziren. Lehenengo promozioa ere, 1981ekoa, 700 plazakoa izan zen.
"Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketa onartu zenetik egingo den lehenengo deialdia da, eta, deialdiaren arabera, izena emateko epea otsailaren 5era arte egongo da zabalik", azaldu zuten atzo Arkauten. Bestalde, ebazpenean ezartzen da deitutako plaza-kopurua handitu ahal izango dela, hautaketa-prozesua garatzen den bitartean, edozein arrazoirengatik, Udaltzaingoaren agente kategorian sortzen diren lanpostu hutsen arabera, kudeaketa-gomendioaren hitzarmena sinatu duten toki-korporazioetan.
Formakuntza Lehenengo hautaprobak (azterketa teorikoa eta psikoteknikoa) martxoan egitea aurreikusten da, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako formakuntza-ikastaroari 2020ko irailean ekingo litzaioke. Ikastaroa amaitu ondoren, Ertzaintzako eta udaltzaingoetako kredentzialak banatuko zaizkie izangaiei, eta karrerako fun-tzionario izendatu aurretik urtebeteko praktikaldia hasiko dute.
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek EHAAn jasotzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, besteak beste, honakoak: nazionalitate espainiarra izatea; 18 urte izatea eta 38 urte bete gabe izatea; gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera izatea eta emakumeek 1,60koa; eta Batxilergoko titulua edo kidekoa, edo goragoko mailako beste edozein, izatea. Eskabideak eskuratu eta baldintzak begiratzeko Arkauteren webgunera jo daiteke: www.arkauteakademia.eus
Horrez gainera, 900 840 088 doako telefono-zenbakia gaitu dute, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara, gaiari buruz behar den informazio guztia emateko.
Temas
Más en Actualidad
-
Muere en una prisión israelí un reputado cirujano del hospital gazatí Al Shifa
-
Trump, a quienes le acusan de dormirse en su juicio: "Simplemente cierro mis hermosos ojos azules"
-
Rescatan en helicóptero a una perra que llevaba dos días atrapada en la montaña en Cantabria
-
Portugal aprueba eliminar los peajes en varias de sus autopistas