Síguenos en redes sociales:

Errefuxiatuak ere piraten esku daude

Errefuxiatuak ere piraten esku daude

txupinazoa. Alderdi Ederren kainoia presta-tzeko lanetan ari ziren bitartean, hiriko hainbat txokotatik Flamenkarantz gerturatzen hasi ziren atzo arratsaldean Donostiako Piratak. Bertan Ezkila jaso eta txupinazoa jaurti zuten, zortzi eguneko festari hasiera emateko. Ezkilaren ondoan, Mattiren pertsonaia aurten Hassanna Aalia eta Kateryna Kirsanovak gorpuztu dute, Saharatik eta Ukraniatik etorritakoak. Errefuxiatuek Euskal Herriko ateak zabalik dituztela erakutsi nahi izan dute horrela eta piraten jai herrikoietan parte hartzera gonbidatu dituzte. Argazkia: E. Veintemillas