Síguenos en redes sociales:

Bide segurtasunaren sariak banatu dituzte

Bederatzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte aurtengo marrazki lehiaketan

Bide segurtasunaren sariak banatu dituzte

donostia - Bide hezkuntzako sariak jaso zituzten atzo bederatzi eta hamabi urte bitarteko 16 donostiar gaztek. Programa honen bidez bide segurtasunari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu Udaltzaingoak hiriko LHko 42 ikastetxetan eta baita DBHko institutu batzuetan ere.

Ikastaroaren baitan lehiaketa antolatzen dute eta gai zehatz batekin erlazionatuta, marrazkiak aurkeztu behar dituzte gaztetxoek. Nire bidea gaiari lotuta, Fatiha Rehha, Aimar Domínguez, Ian Alonso eta Kaiet Linacisoro saritu zituzten. Badakit joaten gaia landu zutenen artean Carolina Pérez, Marta Vilar, Paul Emezabal, Martin Villamayor eta Marta Pérezek jaso zuten saria. Goazen bizikletaz gaia landu zuten Danel Otegui, Nora Fuentes, Leire Ikatzategi eta Unai Doradok. Azkenik, Eskarmentua izenburupean saritu zituzten Elaia Alberdi, Ainhoa Díaz, Sabina Martínez etaAlexandra Kushnir.

Bestalde, Eneko Goia alkateak harrera egin zien Finlandia, Polonia eta Alemaniatik Urnietara etorritako Erasmus + KA1 Ikasteko Mugikortasuna programako kideei. - N.G.