Idiazabal – Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) haurrei zuzendutako asteburuetako aisialdi ekintzak antolatu ditu Idiazabalgo Udalak, Xapolarunbatak programaren baitan.

Aisialdi ekintzak adinaren arabera antolatu ditu Udalak. HH4 eta LH2 bitarteko umeek, hilean bi larunbat izango dituzte jolasez gozatzeko. Bi orduko saioak izango dira. LH3 eta LH5 bitarteko gazteek, berriz, hilean bi orduko saio bakarra izango dute.

Dagoneko ekintzetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Online edo udalerriko liburutegian egin daiteke inskripzio prozesua.