- Netflixek tokiko ekoizpenen eta izen handiko sortzaileen aldeko apustuarekin jarrai-tzen du, eta dagoeneko hasiak dira Paco Plaza zuzendari ezagunarekin (REC, Quien a hierro mata, Verónica, La abuela) Hermana muerte filmatzen.

Filma honetan Veronicaren unibertsoa berreskuratuko du; zinemagile valentziarrak zuzendutako zinta hartan Sandra Escacena eta Ana Torrent izan ziren protagonista.

"Paco Plazaren nortasun ikurra den kalitatezko terrore filma izango Hermana Muerte, baina Marianen agerpenen inguruko fenomeno esplikaezin eta liluragarriak nerabeen ikuspegi misteriotsuan azaldutako bertsioa ere bada. Filma honek, Plazaren klasikoa den Veronica filmeko pertsonaiarik beldurgarrienetako baten jatorria kontatzeko aukera eskainiko digu" azaldu dute Netflixetik.

Gerraosteko Espainian kokatzen da istorioa, eta Narcisa (Aria Bedmar), naturaz gaindiko botereak dituen nobizia gaztea, une horretan neskatoentzako eskola den komentu zahar batera iritsiko da, irakasle lanean hasteko. Egunak pasa ahala, gertaera arraroek eta egoera gero eta kezkagarriagoek erabat asaldatuko dute, eta azkenean, inguruko bizilagunak zelatatzen dituzten komentuaren inguruko sekretuen mataza ikaragarria argitzera eramango dute.

Pelikularen gidoia Jorge Guerricaechevarriak idatzi du (Hasta el cielo, Las leyes de la frontera), eta protagonistak honako hauek dira: lehen aipatutako Aria Bedmar (Dime quien soy), Almudena Amor (La abuela, El buen patrón), Maru Valdivielso (Verónica, Historias para no dormir), Luisa Merelas (Quien a hierro mata, Elisa y Marcela), Chelo Vivares (30 monedas, Desaparecidos), Consuelo Trujillo (Verónica, Adiós), eta debuta egingo duten Sara Roch, Olimpia roch, Adriana Camarena, Marina Delgado eta Claudia Fernández Arroyo.

Ekoizpenaren arduradunak berriz, Enrique López Lavigne (Verónica, La abuela), Pablo Cruz (Fear the Walking Dead) eta Diego Suarez Chialvo (Our Ladies) izango dira.