arsoaldeko lau herriek kulturan jarri dituzte beraien indarrak azkeneko hilabeteetan sektore estrategikoa delako ekonomia suspertzeko, elkarteak bizirauteko eta jendearen ongizatea zaintzeko. Honela, pandemia garaiko neurriak zainduz, ahal izan den heinean kultur egitarauak indartu eta ohiko kultur ziklo eta egitasmoak berreskuratu dituzte, esaterako Oiartzungo Hitzen Lihoa, Pasaiako Ikuska laburmetraien erakusketa, Lezoko Kilometro Lezo edo Errenteriako Atlantikaldia jaialdia. Gainera, Errenteriak 2020an bere 700. urteurrena ospatzeko egin ezin izan ziren hainbat ekitaldi aurten burutu ditu. Adibidez, azaroan Errenteriako bandak 700. urteurrena goraipatzeko David Rivasek konposatutako Herri taupada obra estreinatu zuen.

Baina, kulturaren aldeko apostu sendoan begi bistako proiektuak ere egon dira. Garrantzitsuena, Errenteriako Lekuona Fabrikako inaugurazioa maiatzean. Bere ateak zabaldu zituenetik hamaika ekitaldi eta ekimen burutu dira bertan.

Inaugurazioaren aurkezpenean, Aizpea Otaegi alkateak gogorazi zuenez, Errenteria 2025 Plan Estrategikoak kultura erdigunean jar-tzearen aldeko apustu garbia egiten du: "Kulturak badu gaitasun eraldatzaile ukaezin bat. Gizarte kohesioa erdiesteko ezinbesteko tresna gisa ulertzen dugu guk eta sorkuntza, pertsonen garapenerako balioa izateaz gain, garapen sozioekonomikorako elementu garrantzitsua dela argi dugu. Lekuona lerro estrategiko honi erantzuna ematera dator". Izan ere, ekipamendu hau azken bi legegin-tzaldietako proiektu estrategikoa eta garrantzitsuena izan da.

Hau horrela, Lekuona Fabrika Errenteriako kultur bizitzaren epizentro gisa funtzionatzen du eta bere irekierak herriko kultur ekosisteman jauzi kualitatibo garran-tzitsua suposatu du. "Niessen Kulturgunea, Reina Aretoa, Merkatuzar, Dantzagunea... kultur ekipamendu guztiak ezinbesteko osagarri izango dira Lekuonarentzat", iragarri zuen Errenteriako alkateak.

Oiartzunen ere, hainbat proiektu estrategiko landu dira. Lehenengoa uztailean bere ateak zabaldu zituen Arizmendienea etxea da, Oiar-tzungo ondare historikoaren egoitza dena. Luze joan diren zaharberritze lanen ondoren, beheko solairuan Turismo Bulegoa eta erakusketa aretoa kokatu dira (komunak eraiki dira bertan). Lehenengo eta bigarren solairuetan etxebizitza mantentzen da eta museo gisa bisitatu daiteke. Teilatupean bilera gela dago.

Bestalde, Mendiburu 14ko lanak badoaz aurrera. Bertan egongo den udal zerbitzu eta azpiegituren artean, kultur aretoa izango da bat. Lanak egin bitartean, aurten, Udalak herriko eragileekin eraikinaren kudeaketa ereduaren inguruan hausnarketa zabaldu du. Eraikinak bere ateak 2022an irekitzea aurreikusten da.

Este año ha sido clave para que dos intervenciones demandadas por los pasaitarras durante largos años hayan recibido luz verde: el saneamiento de Donibane y el soterramiento de las vías del Topo a su paso por Pasai Antxo. Ambas obras de gran envergadura y cuantioso presupuesto comenzarán a ejecutarse a comienzos de 2022.

Respecto al proyecto de saneamiento de Donibane, el distrito lleva desde 2005 esperando un sistema de colector para las aguas residuales urbanas y su posterior tratamiento. La intervención es muy compleja, ya que habrá que levantar el firme de la única vía del Casco antiguo. Además, los trabajos se aprovecharán para soterrar varios servicios, como la luz.

Por todo ello, las obras se llevarán a cabo por tramos y no se levantará una zanja en la calle Donibane, hasta que la anterior se haya cerrado. En esta intervención, además del Ayuntamiento de Pasaia, están implicadas la Diputación Foral, Aguas del Añarbe y URA. La inversión supera los 4,6 millones de euros y el plazo de ejecución es de cinco años. En estos momentos, la Diputación estudia las alegaciones vecinales recibidas.

Por otro lado, las obras para soterrar las vías del Topo en Antxo, también durarán cinco años. En estos momentos, se está a la espera de que los técnicos de ETS abran un proceso informativo para que los vecinos conozcan con detalle las fases de la intervención.