IND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak Open Innovation Showcase-The Best of BIND 4.0 ekitaldia egingo du uztailaren 6an eta 7an streaming bidez. Bertan, hautatutako 30 startupek eta partner diren enpresa handiek bosgarren edizioaren esparruan elkarrekin garatu dituzten 4.0 industriako proiektu teknologiko disruptibo berriak ezagutaraziko dituzte.

Gauzen Internetean (Internet of Things, IoT), Big Datan, Errealitate Birtualean edo Errealitate Areagotuan teknologia disruptiboak ezarri diren kasu arrakastatsuak erakutsiko dira, industria, energia, osasuna eta elikadura sektoreei aplikatu zaizkienak. Startup parte-hartzaileen eta partner diren enpresen (Mercedes-Benz, Ferrovial Servicios, Siemens Gamesa, Iberdrola, Eroski edo Unilever, besteak beste) zuzeneko esku-hartzen bidez aurkeztuko dira proiektuak.

Ekitaldia uztailaren 6an hasiko da, 10.00etan. SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ongietorria eman ondoren, kasu arrakasta-tsuak aurkeztuko dituzte. Aldi berean, arratsaldeko 18.00ak arte, networkinga izango da, ekitaldian bilduko direnek eta horretan izena ematen dutenek startupen zuzeneko atzipena izan dezaten, haien enpresen lehiakortasuna nola areagotu eta eraldaketa digitalari nola ekin jakin dezaten.

Bigarren jardunaldian, uztailaren 7an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenaren sailburu Arantxa Tapiak emango dio amaiera ekitaldiari, Euskadiko ekintzailetza politikaren ildo estrategikoak markatuz eta Europan ai-tzindaria den programa honen funtsezko rola nabarmenduz. Aurretik, Estíbaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, hurrengo BIND 4.0 seigarren edizioko ezaugarri eta berrien berri emango du.

BIND 4.0 industria adimenduneko ekimen publiko eta pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI taldearen bidez sortu duena.