2019an jaiotako haurrak dituzten gurasoek erabaki garran-tzitsua hartu behar dute egunotan, ikastetxeetan matrikulatzeko epeak aurki hasiko baitira. COVID-19ak ekarritako aldaketek erakutsi digutenez, ikaskuntza-eredu berria behar da gizarte berri honetan. Dinamikoa izan behar du, eta ziurgabetasunean eta teknologia berrietan hezten jakin behar du, baina baita emozioak kudeatzen, azkar egokitzen eta abarretan ere. Hori dela eta, La Salle Berrozperen hezkun-tza-eredu berritzailea, Ikaskuntza Testuinguru Berria (ITB) izenekoa, hezkuntza-eredu integrala da. Bertan, garrantzi bera ematen zaie ikasten den edukiari eta ikasteko moduari, bizitzarako ikasteko erabiltzen diren zenbait baliabideren bidez.

Errealitate berriak

Ikaskuntza Testuinguru Berriak (ITBak) ikasteko hainbat eremutan oinarritutako proposamen metodologiko berritzaile bat du ardatz. Curriculuma modu integratzailean egituratzeko aukera ematen duten ingurune didaktikoak dira ikasteko eremuak. Elkarren artean konektatuta daude, eta ikaskuntza hainbat ikuspegitatik eta testuinguru propioen bidez ziurtatzen dute, eskolan ezagutza-errealitate berrien bidea zabaltzeko.

ITB ereduak hezkuntza indibidualizatuaren erdigunean jartzen ditu ikasleak, eta hezkuntza haien beharretara eta ikaskuntza-erritmoetara egokitzen du, ikasleei hazten eta trebatzen laguntzeko. Familiekin batera egiten dute lan, proiektua eraiki-tzeko funtsezko zutabea baitira, eta lan hori emozioen kudeaketaren eta talde-lanean aritzeko ikaskun-tza kooperatiboaren bidez osatzen da. Ikasgela tradizionala alde batera utzi eta zenbait dinamika susta-tzen dira, mugimendua adin oso txikietan ikasteko tresna garran-tzitsutzat hartuz. Eredua haur-hezkuntzan hasten da, eta zubiak eraikitzen ditu hezkuntza-maila guztien artean; hau da, lehen hezkuntzara, DBHra, batxilergora eta lanbide-heziketako heziketa-zikloetara luzatzen da.

Instalazio berriak

La Salle Berrozpek familiekin batera egiten du lan, eta zuzeneko harremana sustatzen du haiekin. Irakasleak etengabe ari dira hobetzen eta prestatzen. D eredua osatzeko, ingelesa irakasten da 3 urtetik aurrera, eta frantsesa DBHn. Ingurumenarekin konpromisoa du ikastetxeak, kutsadura eta kontsumitutako energia murrizten baititu. Teknologia berriak prestakuntzarako oinarri dira: IKTak, sare propioa, tabletak, snappeta, eramangarriak€

Gainera, hori guztia osatzeko, duela urte eta erdi instalazio berriak egin ziren haur-hezkuntzako 2 eta 3 urteko geletan. Espazio garbiagoa sortzea da instalazio horien helburua, haurrek askotariko materialekin errazago esperimenta dezaten eta hobeto eta giro estimulatzaile batean ikas dezaten.

Horrez gain, zerbitzu-sare zabala dute zentroan: garraioa, haurtzaindegia, jangela, eskolaz kanpoko jarduerak, ludoteka, aisialdi-taldea, lagun-tza-gela eta abar.

Ikastetxea hobeto ezagutu nahi dutenentzat, hainbat aukera zabaldu dituzte: banakako bisitaldiak, talde txikientzako ate irekiak eta online bidezko bisita eta aholkularitza.