Orain dela mende erdieuskara batua eraikitzenhasi zenetik, Euskaltzaindiakarau ugari emanditu, baita hizkuntzaren erabileraegokirako jarraibideak ere. Egunerokojardunean erabiltzeko asmozerabaki horien berri jakin nahi izandutenek, ordea, arau eta gomendioakhan eta hemen sakabanatutadaudela ikusi dute, zalantzak argitzeazeregin neketsu bihurtzerainohizkuntzalaritzan trebatuta ez daudenentzat.Hain zuzen ere, horikonpontzera dator Euskara BatuarenEskuliburua, Euskaltzaindiakpaperean zein euskarri digitaleanabiatu duen proiektua. Euskarabatuaren 50. urteurrena ospatzekoArantzazun antolatutako biltzarzabalean aurkeztu zuen Akademiaktresna berri hau.
Une aproposean heldu da Eskuliburuaeuskaraz modu egokian idatzinahi dutenentzat. Izan ere, euskarabatuaren oinarrizko arauak zehaztutadaude, eta hizkuntzaren alorugari jorratzen dituzten gomendioenbilduma zabala ere osatuadauka Euskaltzaindiak. Edukienaldetik, Eskuliburuak ez dakar ezerberririk, orain arte argitaratutakoabatzea du helburu, hiztunei modueroso eta dibulgatiboan eskaintzeko.
Euskara Batuaren Eskuliburuarenkoordinatzaile Andres Alberdikzehaztu duenez, argitalpenean datorrenguzti-guztia Euskaltzaindiakonetsitakoa da. Kasu batzuetan,arauak azaltzen dira, beste batzuetan,Akademiak emandako gomendioak.Horien inguruan dauden“zalantzak uxatzen” lagunduko dueladio Alberdik. “Beste alde batetik,garbi adierazi behar da hizkuntzarenformulazio txarrak gaitzesteraere berariaz jo dela”. Alegia, azkenaldianhedatu diren erabilera oker batzuk argitu eta aukera egokiagoakproposatzen ditu Eskuliburuak.
PAPERA ETA DIGITALA Fitxen bidezantolatu dute Eskuliburuko edukia,1.458 sarrera bildu dituzte guztira.Euskarri digitalean, eremuaren araberaegin daiteke bilaketa, hau da,lexikoa, sintaxia, onomastikoa edokalko okerrak bilatzen ari den adierazdezake erabiltzaileak. “Paperezkoahausnarketa patxadatsua egitekodago pentsatua; digitala, kontsultaazkar eta momentukoa egiteko”,azaldu du Alberdik.
Lau iturri nagusitan sakabanatutaegon den informazioa bateratu duEuskara Batuaren Eskuliburuak.Lehenengo iturria Euskaltzaindiarenarauak dira, denak jaso dituzteproiektu berri honetan, era erraz etaulergarrian azalduak. EuskaltzaindiarenHiztegiko jarraibidezko ohargehienak ere bertan daude. Jagonetzerbitzuaren bidezko galdera-erantzunetanzalantza mordoa argitu daurteotan, eta hori ere iturri oparoaizan da Eskulibururako.
Azkenik, erabilera okerren ingurukoohar batzuk gaineratu dituzte.“Euskara batuarenak direlakoan,egitura oker zenbait sartu dira”,Alberdiren arabera, eta horieknabarmentzea ere ezinbestekotzatjo dute, hizkera zainduan gehiago ezdaitezen hedatu. Esate baterako. Eskuliburuko sarrera edo fitxetakobatek oharra egiten du, aitak etagurasoak ez direla gauza bera.
KALITATEA HELBURU Batez ere,hizkuntzarekin lan egiten dutenakizan ditu gogoan EuskaltzaindiakEskuliburua atontzeko orduan, “jendealfabetatua”, Alberdiren esanetan.Irakasle, idazle, hizkuntza-teknikari,itzultzaile, zuzentzaile, kazetarieta abarren “eguneroko premiakasetzeko” tresna eraginkorra izateada helburua. Euskararen arloanjakin-mina duen beste edozeinek ereetekina aterako dio.
Mende erdiko ibilbidea egin eta gero,euskara batua eremu askotara hedatuda. Zabalkunde hutsaz harago,ordea, hitz egitean eta idaztean erabiltzenden hizkeraren kalitateazaintzea ere ezinbestekoa da. Kezkahori da Euskaltzaindia EuskaraBatuaren Eskuliburua kaleratzerabultzatu duen arrazoietako bat,Alberdik onartu duenez: “Euskarabatuaren aldamioa, alderdi teknikoaalegia, ia bukatuta dago, bainaeuskara batuaren izenean moldetxar asko tartekatu da batasunarenbidean”.
Aurrerantzean, bada, erraza eta erosoaizango da Euskaltzaindiarenarau eta gomendioak kontsultatzea.Kalitatezko hizkuntzaren aldekopausua da Euskara Batuaren Eskuliburua,Euskaltzaindiaren mendeurreneanargia ikusi duen proiektuesanguratsua. Gainera, euskarabatua bera ere osatzen eta egokitzendoanez, Eskuliburua eguneratukodute noizean behin Akademiako adituek,bertsio digitalean sarreraberriak gehitu edo daudenak hobetuta.Andres Alberdik dio, Eskuliburuaeguneratzea Euskaltzaindiarenlehentasunezko egitekoa izangodela.