obernantza eredu berrietan sakontzeko helburuarekin, gizarte berrikuntzaren esparruan egitasmo berria martxan jarri du Tolosako Udalak Arantzazulab Gizarte Berrikuntza Laborategiarekin. Tolosan gauzatuko den eta aitzindaria den deliberazio prozesu ordezkatzailea abiatu dute, etorkizunean beste herrietan jarraipena izateko asmoz.

Tolosako Udalak aukeratutako erronka edo gai jakin baten inguruan jarriko da martxan deliberazio prozesu berritzailea. Berezitasun moduan adierazi behar da prozesuan ausaz aukeratutako herritarrak inplikatuko direla, tolosarren aniztasuna bermatuz parte-hartzaileen artean.

Olatz Peon Tolosako alkatearen hitzetan, "Gobernantzaz hitz egiten ari garenenan, demokraziaz, partaidetzaz, komunitateaz eta elkarlanaz hitz egiten ari gara, herrigintzaren ardatz eta oinarri nagusiez, alegia; horregatik abiatu nahi dugu egitasmo hau Tolosan, gobernantza eredu berriak herrian errotu eta indartzeaz harago, herritarren eguneroko beharrei eta herri bezala ditugun etorkizuneko erronkei modu eraginkor, parte hartzaile eta adostugoan aurre egiteko, horretarako estrategia berriak, ausartagoak, berritzaileagoak martxan jarriz".

  • Lea más: Egoera Tolosaldea

Beraz, deliberazio egitasmo ordezkatzaile honen bitartez, etorkizunaz modu berritzailean eta parte hartzailean hausnartu nahi du Udalak herritarrekin, elkar-laguntzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko gizarte berrikuntzaren eta esperimentazioaren bidetik.Udalbatzan ordezkaritza duten alderdiek adostu eta definituko dute deliberaziora eramango den galdera zehatza. Jarraian, herritarrak aukeratzeko zozketa zibikoa egingo da egitasmoan parte hartuko duten herritarrak ausaz aukeratzeko. Faseei dagokienez, deliberazio-prozesu ordezkatzaile guztietan bezala, komunitatearen aniztasuna ordezka-tzen duen pertsona-talde batek informazioa aztertuko du, adostasuna bilatzeko deliberatu egingo du, eta agintari publikoei zuzendutako politika publikoko gaiei buruzko gomendio zehatzak garatuko ditu.

Ekimena abiatu da eta 2023ko udaberria arte luzatuko da, beraz, hamabost hilabetekoa iraupena izango du prozesuak.